Inprimatu
Whatsapp ikonoa

UPV/EHU-rekin batera antolatutako Giza Eskubideei Buruzko Ikastaroak



Testu liburuak
1997tik Donostiako Udalak babesten eta sustatzen ditu Giza Eskubideei Buruzko Ikastaroak; antolatzeaz eta irakasteaz, aldiz, Euskal Herriko Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbide Publikoa, Nazioarteko Harremanak, eta Zuzenbidearen Historia Saila arduratzen da. Haien helburua da, batetik, giza eskubideak babestearen inguruan sortzen diren arazoak aztertzea eta, bestetik, ikasleei prestakuntza espezifikoa ematea giza eskubideen arloan. Urtero antolatzen dira, ikasturtean zehar, eta izena eman dezakete bai EHUko ikasleek, bai giza eskubideen inguruan interesatuta daudenek.

2023/2024 kurtsoan, 27 urte beteko dira hasi zirenetik. Hau da Donostiako Giza Eskubideei buruzko XXV. Ikastaroaren programa.


Ikastaroaren oinarria dagokien gaian adituak diren pertsonek egiten dituzten hitzaldiak dira. Hitzaldiaz gain, gai bakoitzari lotutako filmak proiektatzen dira. Horrela ikastaroko parte-hartzaileen eta gonbidatuen artean hausnarketa eta eztabaida sortzea errazten da.

Parte-hartzaileek jorratu diren gaiei lotutako lan bat egin behar dute. Behin lan guztiak ebaluatu direnean, lau onenak hautatzen dira, eta egileek Rene Cassin Giza Eskubideen Estrasburgoko Nazioarteko Institutuak urtero antolatzen duen ikastarora joateko beka eskuratzen dute.

Ikastaroen edukia zabaltzeko asmoz, parte-hartzaileen (hainbat arlotakoak eta lekutakoak dira) hitzaldiak biltzen dira, urtero, liburu batean. Ekimen hori 1997tik aurrera egin da, etenik gabe.

Bekak


Kartela 'Donostiako giza eskubideei buruzko XIII ikastaroa'
Ikastaroa amaitu ondoren, uztailean, lau partaide Strasbourgeko René Cassin Giza Eskubideen Nazioarteko Institutuaren Irakaskuntzako Urteko Saiora joaten dira. Ikastaroa egiten laguntzeko, Udalak hautatutako pertsona bakoitzari bidaiaren, ostatuaren eta matrikularen gastuak eta dietak estaliko dituen beka bat ematen dio. Bertaratutako pertsonentzako interes handiko ikastaroa da; munduko 95 herrialde baino gehiagotako Giza Eskubideen defentsan interesa duten gazteekin erlazionatzeko aukera ematen du eta, aldi berean, gonbidatutako pertsona adituen maila intelektual eta pertsonala eta lanerako erabiltzen diren materialen kalitatea nabarmentzen dira.

Bekak esleitzeko, ikastaroan parte hartu eta bekan interesa izan duten pertsonek ikastaroan zehar emandako irakasgaiekin erlazionatutako lan bat egin dute. Lan horiek EHUko Nazioarteko Zuzenbide Publikoaren, Nazioarteko Harremanen eta Zuzenbidearen eta Erakundeen Historiaren Sailak eta Donostiako Udaleko Gazteria, Hezkuntza, Lankidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak ebaluatu eta kalitate handienekoak hautatzen dituzte. Orain arte 30 beka baino gehiago eman dira.

Argitalpenak


Urtero Ikastaroetako hizlarien ekarpenak biltzen dituen liburu bat argitaratzen da. 500 ale banatzen dira erakunde bakezale, tokiko GKE, Giza Eskubideen elkarte, erakunde, komunikabide, ikastetxe eta gaian adituak diren pertsonen artean. Gaur egun Estatu guztiko unibertsitateen artean benetako erreferentzia da giza eskubideen inguruko argitalpen kualifikatu gisa.