2006ko abenduaren 1ean, HIESaren Aurkako Nazioarteko Eguna zela-eta, “HIESaren biktimen Memoriala” inauguratu zen Donostiako Kalkutako Teresa plazan. Bertan, Odon Elorza Donostiako alkate ohia, HIESaren kontra lan egiten duten elkarteen eta erakundeen ordezkariak izan ziren.
Pandemia hori lehenengoz antzeman zenetik 25 urte betetzen ziren eta lazo gorri bat jarri zen, denboraldiko lorez egina, HIESak jota hil direnak gogoan izateko.
HIESaren kontrako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Euskal Plataformak (Itxarobide, Harri Beltza, Gehitu, Acasgi, Comité Anti Sida de Bizkaia y Sidálava), Farmazialarien Elkargoen, Osakidetzaren, Eghamen eta Hegoaken laguntzarekin, erabaki zuen oroimenezko hau Donostian jartzea.
Era berean, Donostiak GIB/HIESaren aurkako borrokan hartua duen konpromisoarekin eta afektatutako pertsonei erakutsi beharreko elkartasunarekin bat etorriz, 2007ko udaberrian, Donostia HIESari buruzko X. Kongresu Nazionalaren egoitza izan zen. SEISIDA (Sociedad Española Interdisciplinaria del SIDA) erakundea izan zen kongresuaren antolatzailea.