“Ni ere Kimbo naiz” kanpaina eta papiroflexia-usoak Haurtzaroaren Egun Unibertsala ospatzeko
Urtero bezala, 2010eko azaroan 20an Donostiako Udalak Haurtzaroaren Egun Unibertsala ospatu zuen aktibitate desberdinekin hiriko Kultur Etxeetako Haurtxokoetan. Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena onartzaren XXI. Urteurrena zen eta egun honen inguruko gai nagusia haurren heriotza-tasaren kontra borrokatzea izan zen, “Ni ere Kimbo naiz”, UNICEF-en kanpainarekin lotuta.
Groseko, Egiako eta Martuteneko Haurtxokoetara urbiltzen ziren haurrek ondo pasatzeko aukera izan zuten, giza eskubideekin elkarlanean. Helburua zen parte hartzen zuten haurrek Afrikako haur honen azalean sartzea maskara bat margotuz, gero hau aurpegian jarriz argazki bat ateratzea eta Unicef-en web orrira igotzea; hamabi mila pertsona baino gehiago itzuraldatu zuten Kimboren ordez, bere izena hartuz. Antolatuko diren jolasak, eskulanak… guzti hau haurrak dituzten eskubideak ezagutzera emateko eta honela gogoratu, defendatu eta sustatu ahal izateko erabili ziren.
Gainera, egun batzuk lehenago, zenbait ikasteetxetako eta haurtxokoetako ikaslek Origami-usoak margotu zituzten. Artelan hauek, papiroflexiakoak, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen irekitze erakusketaren instalazio bat osatzen zuten.
Aktibitate hauek Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailaren laguntzarekin burutu ziren.