Inprimatu
Whatsapp ikonoa

2007. HIESaren Aurkako Nazioarteko Eguna


Donostiako Udalak HIESaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatu zuen


Begizta gorridun kartela hiri autobus baten lehiatilan

HIESaren Aurkako Nazioarteko Eguna zela-eta, Udalak, Gehituk, Harri Beltzak, Acasgik eta EGHAMek hainbat ekintza antolatu zituzten 2007ko abenduaren 1ean.

Azaroaren 30tik abenduaren 2 arte Kursaal elkarguneko argiztaturik egon zen borroka hau irudikatzen duen lazo gorriaz. Halaber, egun horietan lazo gorriak jarri ziren Renfe eta Euskotren tren eta geltoki nagusietan zein Donostia, Oiartzun, Hondarribia, Pasaia eta Tolosako hiri autobusetan, baita Pesa enpresaren probintzi arteko autobusetan ere.

Edizio honetan, Lierni Irizak ”Necesidades y retos ante el VIH/SIDA” hitzaldia eman zuen eta Rafael Mendizabalen “Madre Amantísima” antzerkia antolatu zen Antzoki Zaharrean. Gehituk ere kontzertu bat programatu zuen Tabakaleran.

Donostiako Bulebarrean, goizez, informazio mahaiekiko karpa bat ezarri zen, eta elkartzeko eta aldarriak egiteko gune bihurtu zen, eta hartan eragindako elkarteek gaiaren gaineko argibide zabalak eskaini zituzten. Festa giroan, batucadak lazo gorriak eman zizkien Bulebarrera bertaratzen ziren lagunei.

Arratsaldean, informazio mahaiekiko karpa Kalkutako Teresa (memorialaren ondoan) plazan jarri zen. Hemen ere herritarren agerraldi bat antolatu zen haien bizitza HIESaren birusak etenda ikusi duten lagun guztiei elkartasuna adierazteko.