Elkarrizketari eragitea artea erabilita. Elkarrizketa arte bihurtzea. Alex Carrascosa artista plastiko eta ikertzaile militanteak DIA-TEKHNÉ: Artearen bitartezko elkarrizketa deituriko erakusketaren eta tailerren bidez eginiko proposamen kontzeptuala da. 45 irudi infografiko eta tamaina handiko artelanek osatutako erakusketa ikusgai egon zen Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean 2011ko uztailaren 1etik abuztuaren 31 arte.
Munduko hainbat bazterretan egindako performance artistikoak jasotzen dituen erakusketa osatzeko —Guatemala, Zaragoza, Cali, Viena, Bolivia eta Gernika-Lumo bera—, sormen eta harreman lantegiekin osatzen da, elkartzea, elkarrekin hitz egitea pertsonen arteko adostasuna eta desadostasuna sustatzeko asmoz.