Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Askapen afektibo-sexualerako Nazioarteko Eguna


Donostiako Udala eta Gay, Lesbiana, Transexual, Intersexual, Queers eta Bisexualen mugimenduaren ordezkariak diren zeinbat elkarte urte asko daramatzate lan egiten kolektibo honen eskubideak onartu izan daitezen. Hau da, duintasuna, berdintasuna eta sexuafektibitatea garatzeko nahiz orientazio sexualean eta nortasun transexualean oinarritutako gizarte eta lege bazterketari amaiera emateko.


Festa eta aldarrikapen giroan, ekainaren 28aren inguruan, LGBTI+ Harrotasunaren Eguna ospatzen da. Horretarako Donostiako Udalak hainbat ekintza antolatzen ditu, besteak beste:
  • Adierazpen instituzionalaren irakurketa, udal talde politiko guztien parte-hartzearekin.
  • Kursaaleko argiztapena eta alfonbra udaletxeko eskaileretan, LGTBI+ banderaren koloreekin.
  • Kartelak udal autobusetan eta udal ekipamenduetan.
  • Sexu- eta genero-aniztasunari buruzko prestakuntza.
  • Udal liburutegietan liburuen aukeraketa maileguan.