Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Programa Incredible Years


Incredible Years jarrera-arazoak dituzten 4-8 eta 9-12 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzako eta arazo horiek kudeatzeko zailtasunak dituzten gurasoentzako ebidentzian oinarritutako programa da.

Zer du helburu?

Aita edo ama bezala...
  • Zure semearekiko eta/edo alabarekiko harremana, komunikazioa eta lotura hobetuko dituzu
  • Zure semearen eta/edo alabaren arlo kognitiboan eta sozialean estimulazioa sustatuko duzu
  • Diziplina positiboa ezartzen ikasiko duzu
  • Gurasotasuna segurtasun eta konfiantza handiagoz gauzatuko duzu

Zure semea eta/edo alaba...
  • Beste haurrekin harremanak izateko trebetasunak hobetuko ditu
  • Bere autoestimua eta autokonfiantza indartuko ditu
  • Eskolan hobeto egoten ikasiko du
  • Autokontrolerako eta auto-erregulazio emozionalerako estrategiak bereganatuko ditu
  • Arazoak konpontzeko estrategia egokiak lortuko ditu

Nori zuzenduta dago?


Gurasoei eta haien 4-8 urte bitarteko seme-alabei.
9 eta 12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzat bakarrik.

Zein da lan egiteko modua?


4-8 urteko programa:
Gurasoekin lan egiten dugu talde batean eta haurrekin beste batean, leku eta ordu berean baina gela desberdinetan.
2 orduko 18 saio, astean behin.

9-12 urteko programa:
Gurasoekin bakarrik lan egiten da.
2 orduko 17 saio, astean behin.

Haurtzaindegi zerbitzua dago programan parte hartzen ez duten seme-alabentzat.

Bananduta eta/edo dibortziatuta gaude.Parte har dezakegu?


Bananduta eta dibortziatuta bazaude eta biok parte hartu nahi baduzue, talde berean egon zaitezkete edo talde desberdinetara joan.

Zenbat balio du?


Programa doakoa da.

Nola har dezaket parte?


Programan parte hartzeko Lan Unitatearen agindu teknikoa behar da.


Incredible Years 4-8 programari buruzko informazio gehiago eskuhorri honetan.
Incredible Years 9-12 programari buruzko informazio gehiago eskuhorri honetan.