Donostiako Udalak, Gizarte Ekintzako Zuzendaritzaren eskutik, interes sozialeko jarduerak garatzen diharduten elkarte edo erakundeei dirulaguntzak eskaintzen dizkie. Dirulaguntza horiek eskuratu ahal izateko, elkarte interesadunek urtero deialdi publiko bakar batean argitaratzen diren oinarrien arabera aurkeztu behar dituzte eskabideak.
Gizarte Ekintzako Kontseiluak hiriko gizarte-ehunak Gizarte Zerbitzuekin lotutako udal-erabakietan parte hartzeko bideak ezartzea eta egituratzea du helburu. Hirian Gizarte Zerbitzuen kudeaketaren alorrean erantzukizunen bat duten eragile publikoak biltzen ditu. Kontseiluetan ordezkari hauek har dezakete parte:
Udal Erroldan inskribatutako entitateek
Herritar Norbanakoek
Arlo bakoitzean gizarte-ospe berezia duten pertsona edo kolektiboek
Udalak hainbat lokal dute jabetzan, eta Elkarteen Udal Erregistroan izena emanda dauden irabazi asmorik gabeko elkarteen eskura jartzen ditu, beren jardueran egin ahal izan ditzaten.