Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Eginkizuna



Donostia – San Sebastianeko Udaleko Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza xedea eta izaera azaltzen duen adierazpena:

Donostia – San Sebastianeko Udaleko Zuzendaritza bat gara. Herritar guztien onerako lan egiten dugu, baina bereziki euren bizi-proiektuen garapen autonomoan arazoak dituzten pertsonekin egiten dugu lan, proiektu horiek gauzatzeko baliabide nahikoak eskainiz.

Ikuspegia



Zer egin nahi dugu etorkizunean?

Legealdia amaitzerako, beheko baieztapenak bete nahiko genituzke:
  • Gizartea ezagutzen dugu: Ez soilik gizartearen berariazko eskakizunak, baita talde ahulenak ere.
  • Gure zerbitzuen eskaintza ezagutarazi dugu eta erabiltzaile izan daitezkeen taldeen beharretara eta itxaropenetara doitu ditugu.
  • Gure programen eta zerbitzuen bidez talde ahulenen beharrak eta eskariak bete ditugu; estaldura osoa lortu ez deneko kasuetan, aldiz, beharren hierarkizaziorako irizpideak aplikatu ditugu.
  • Programak eta zerbitzuak koherentziaz, arintasunez eta malgutasunez aplikatzen ditugu, eta atalen artean koordinazio-maila ona lortu dugu.
  • Udaleko beste hainbat esparrurekin eta beste hainbat erakunde publikorekin elkarlanean gabiltza gardentasunez eta akordioen bidetik, efikaziarako, eraginkortasunerako eta kalitaterako irizpideak aplikatuz.
  • Beste hainbat elkarterekin eta boluntario-talderekin elkarlanean gabiltza gardentasunez eta akordioen bidetik, efikaziarako, eraginkortasunerako eta kalitaterako irizpideak aplikatuz, baina gure arduretan lidergoa beti mantenduz.
  • Kontratatutako zerbitzuaren informazio-gardentasuneko, kontrol-maila eta fiskalizazio-maila altuko zerbitzuen hornitzaileekin lan egiten dugu.
  • Gure zerbitzuaren kalitateari esker erabiltzaileek duten asetasun-maila ezagutzen dugu, eta hobetzeko lanetan jarraitzen dugu.
  • Barne-egitura egonkorra, nahikoa eta balioespen justukoa dugu.
  • Gizarte Ekintzako langileek prestakuntza eta informazio nahikoa dutela uste dute, profesionalki aintzatetsiak daude eta Gizarte Zerbitzuak esparruan hartzen dituzten erabakietan Zuzendaritzak babestuta sentitzen dira.
  • Gure helburuak betetzeko tresna eta ekonomia aldetik baliabide nahikoak ditugu.

Baloreak


Donostia – San Sebastianeko Udaleko Gizarte Ongizateko Zuzendaritzan lan egiten dutenen portaera eta euren arteko harremanak deskribatzen dituzten kontzeptu eta itxaropenak dira baloreak:

Ardura publikoa



Gizarte Zerbitzuen eredu publikotik egiten dugu lan, herritarrek zerbitzu horiek eskuratzeko duten eskubidea bermatuz.Gizarte Zerbitzuen sustapena eta funtzionamendu eraginkorra bermatuko duten finantza-baliabideak, baliabide tekniko eta giza baliabide nahikoak eskaini behar dituzte botere publikoek, eta behar larrienak asetzea izango da lehentasuna. Ekimen pribatuak ezin du ekimen publikoaren ardura ordezkatu. Dena den, zerbitzuak eskaintzerakoan ekimen publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlana behar deneko kasuetan, helburu publikoen inguruan erakundeek ezarritako plangintzaren arabera burutu beharko da, ekimen pribatuaren aldiberekotasuna bermatuz. Kontratuetan eta transferentzia ekonomiko nahikoetan oinarrituko dira hitzarmenak.

Unibertsaltasuna


Pertsona eta talde guztiak hartzen ditugu, inor baztertu gabe.

Birbanaketa eta zuzentasuna



Gure zerbitzuak gehien behar dituztenentzat eta baliabide gutxien dituztenentzat dira, bereziki.

Aukera-berdintasuna



Gure gizartean dauden diskriminazioak kontuan hartuta, ekintza positiborako eta aukera berdintasunerako neurriak eta politikak abian jartzen ditugu, eskubideen berdintasuna, pertsonen garapen askea eta gizarte-loturak sustatzeko. Eskubideen berdintasunaren (teorikoa) arabera, baliabideak eskuratzea eta emaitza berak lortzea ekarriko duen aukera-berdintasunerako plana zehaztu behar da, eta hori sustatu.

Prebentzioa


Gizarte-bazterketa, mendetasuna eta ahultasuna edo bizimodu autonomoan mugak sortzen duten arrazoien prebentzioari eman diogu lehentasuna.

Gizarteratzea



Gure lana gizarteratzeari begira dago, hau da, norbanakoaren eta bere ingurunearen (senitartekoak, komunitatea, legeak, administrazioa…) arteko harremanak ezartzea, bi aldeek modu positiboan joko badute. Modu berean, Gizarte Zerbitzuak jasotzen dituztenen gizarte-bazterketa ekidin nahi dugu, eta hala, zerbitzu publikoen jarduera normalizatuetan sartzen ditugu.

Gizartearen parte-hartzea



Helburuak eta zerbitzuak definitzerakoan gizartearen parte-hartzea kontuan hartu eta sustatu egiten dugu, gizartearekin elkarlana bultzatuko duten berariazko bide eta sareak sortuz.

Irisgarritasuna eta arreta orokorra



Zerbitzuok guztiontzat eskuragarri izateko baldintzak sutatzen ditugu:
  • Herritarren eta erakundearen arteko harremanak soilduz.
  • Kasuen soluzioaren jarraipenerako eta ezarpenerako arduradun tekniko bakarra izendatuz.
  • Udaleko eta udalekoak ez diren baliabideen eskuratzea erraztuz (sarrera bakarra edo “lehiatila bakarra” moduan jokatuz).
  • Geografikoki gure publikora hurbilduz, hurbileko zerbitzua eskainiz eta norbanakoaren osoko arreta bere inguruan garatuz.

Berdintasuna tratuan



Guztiei arreta bera eskainiz, zerbitzuaren izpiritu beraz.

Autodeterminazioaren errespetua



Norberak etorkizunerako dituen planak aukeratzeko eskubidea du. Teknikariek nahiz administrazioak ezin du, inolaz ere, eskubide hori ordezkatu. Epai-ezintasuneko kasuetan, aurretik zuen erabakia errespetatuko da, hala egon balitz, eta beti ere bere ongizatearen arabera, beharrezkoa bada hirugarrengoen interesak neutralizatuz.

Isilpekotasunaren bermea



Gure esku dauden baliabide guztiak jartzen ditugu, eta gure Zuzendaritzako pertsona guztien konpromisoa, erabiltzaileen datuen isilpekotasuna mantentzeko.

Gizarte informazioa eta aurre hartzea



Gizartearen joerak, behar berriak eta sor daitezkeen arazoak ezagutu eta horiei aurre hartzeko informazio-sistemak garatzen ditugu.Gainera, arazoei aurre egiteko adinako baliabide nahikoak ditugu.

Plangintza



Baliabideen programazioaren eta lehentasunen irizpideak jarraitzen ditugu. Programazio hori Zuzendaritzaren maila guztietara hedatzen da. Langile bakoitzak lan-plangintza egin beharko du, bere funtzioen arabera eta goiko mailako programazioekiko koherentzia mantenduz. Planen garapena aldizka balioesten da.

Aldaketa eta berrikuntza



Zerbitzuen eta prozeduren diseinuan etengabeko hobekuntza bilatzen dugu, herritarren beharretara egokitzen joateko. Arazo berrien soluzioa bilatzerakoan sormena sustatu nahi dugu

Kaudimen teknikoa eta zerbitzuaren kalitatea



Herritarren beharrei arreta eta erantzunak eskaintzeko prozedurak etengabe hobetzeko konpromisoa hartu dugu. Horregatik, gure ezagutza teknikoak etengabe hobetzen ditugu. Ardura hori Zuzendaritzak berak (prestakuntzarako bideak planifikatuz eta eskainiz) nahiz langileek (prestakuntza eskatzen dute eta eskaintzen zaizkien aukeretaz baliatzen dira) partekatzen dute.

Lehen arretara zuzendutako lana



Erakunde honen lanaren helburua herritarrei zerbitzua eskaintzea bada, honen eta oinarrizko Gizarte Zerbitzuen arteko harremanetan oinarritzen da. Erakundearen gainerako langileen lana da lehen aipatutako profesional horiei lana egiteko behar duten tresna nahikoak eskaintzea.

Ardura profesionala (funtzioak eta emaitzak)



Langile bakoitza bere jarduera-esparruaren arduradun da. Ardura hori ez dagokio burutzen dituen funtzioei bakarrik, baita emaitzei ere. Horrela, erabakiak modu autonomoan hartzea eskatzen zaio. Baina langile bakoitzak hartzen duen erabakia Zuzendaritzak hartutakotzat jo behar da. Hau da, hirugarrengoen aurrean erabaki guztien erantzukizuna (ona nahiz txarra izan) Zuzendaritzak berak hartzen du (dolu-kasuak ez direnetan). Horregatik, langileen ekintzak balioetsi, balioztatu eta hala behar denean zuzenduko ditu Zuzendaritzak.

Osagarritasuna



Programen edo zerbitzuen funtzionamenduak ezin du langileak lanean dauden ala ez egoeraren menpekoa izan. Horregatik, lantalde bakoitzeko langileek besteen oinarrizko funtzioak ezagutu behar dituzte. Eta arazoei erantzuna ematea lehenesten da oporraldiak, baimenak antolatzean edo gertakarien aurrean (behin-behineko kasuak badira ere). Horrela, bestelako ardurak ezartzen ditugu eta informazioa, dokumentazioa, etab. Eskuragarri izatea bermatzen dugu. Azken finean, Zuzendaritzako beste lankideak gure “bezerotzat” jotzen ditugu.