Musika eta Dantza Eskolak Irakaslea (Kantu Modernoa) lan poltsa sortzeko deialdia egin du

Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 5etik 18ra

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Deialdiaren xedea da 3202 Irakaslea lanpostuan (Kantu Modernoa) eta Kantu Modernoa espezialitatean aldi baterako langile-beharrei erantzuteko lan poltsa bat sortzeko pertsonak hautatzea.


Erakunde Autonomoak hutsik dagoen 3202 Irakaslea (Kantu Modernoa) lanpostu sortu berria 2024ko irailetik aurrera bete behar du, %100eko lanaldiarekin.

Horretarako, lan poltsa hau erabiliko da “Donostiako Musika eta Dantza Eskolako lan poltsak eratzeko eta kudeatzeko irizpideak” jarraituta.


Horretarako, oposizioa izango da hautaketa sistema.
Hautaketa prozesuaren probak gainditzen dituzten pertsonak lan poltsan sartuko dira, puntuazio ordenaren arabera.

Lanpostu honi dagokion lan poltsa sortuko da:
Irakaslea (Kantu Modernoa)

Proben dataren aurreikuspena:
Irailaren lehenengo astea.

Informazio gehiago.

2024/04/02-an argitaratua