Ekialde Barrutiko Emakumeentzako Jabekuntza Eskola martxan da

Urrian hasiko da Ekialde Barrutiko Berdintasun Lantaldeak prestatutako udazkeneko programazioa

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Beste ikasturte batez, egitarau oparoa antolatu du udazkenerako Ekialde Barrutiko Berdintasun Lantaldeak, Berdintasun Sailaren laguntzarekin. Guztira, lau jarduera prestatu dituzte, eta horiek urrian
hasi eta abendura arte luzatuko dira.

Izen ematea zabalik da dagoeneko, eta honako bi moduetan egin ahalko da: jabekuntza.ekialde@gmail.com helbide elektronikora mezu bat idatzita, eta 623 30 71 59 telefonora deituta.

Hona hemen programatu dituzten jardueren informazioa:

Ondo jan eta hobeto bizi

  • Dinamizatzailea: Tatiana Arzelus
  • Noiz: Urriak 19 eta 26
  • Ordutegia: 17:45 - 19:15
  • Non: Ostadar, Larratxo pasealekua 24-26 atzealdea

Nire autoestimua elikatuz

  • Dinamizatzailea: Nerea Redondo
  • Noiz: Abenduak 1, 29
  • Ordutegia: 18:00 – 20:00
  • Non: Tomasene kultur etxea

Brikolajearen oinarriak

  • Dinamizatzailea: Carmen Melchor
  • Noiz: Azaroak 5
  • Ordutegia: 10:30 – 13:00
  • Non: Ostadar, Larratxo pasealekua 24-26 atzealdea

Indarkeria matxisten aurkako ekimena

  • Dinamizatzaileak: Ekialde Barrutiko Berdintasun lantaldea eta Showtime Kultur Elkartea
  • Noiz: Azaroak 18
  • Ordutegia: 18:30
  • Non: Harria parkea

Erlazionatutako dokumentuak

2022/10/19-an argitaratua