Beldurrezko Zinemaren 29. Asteko Gazteen Epaimahaian parte hartu nahi duzu?

Web gunearen bidez Urriaren 13 arte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

18-30 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute eta diren tokiak (150) baino eskari gehiago izanez gero, aurreko urteetan horrela gertatu delarik, Donostian erroldatuta daudenek izango dute lehentasuna; beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Zozketaren ondoren, hautatuek urriaren 26ko emanaldira etorriko direla konfirmatu beharko dute; bestela, itxaron zerrendara joko da epaimahaia osatzeko.

Bestalde, epaimahaiko kide guztiek ondorengoa jasoko dute egindako lan eta ekarpenarengatik: 29 Beldurrezko eta Fantasiazko Astean, Victoria Eugenia antzokian emango diren emanaldietara joan ahal izateko bi abonu, katalogo ofiziala eta “2000 maníacos” fanzine berezia.

Gazteen Epaimahaian parte-hartzeko aukeratzen diren gazteak (150 pertsona) Victoria Eugenia Antzokian elkartuko dira urriaren 26an, arratsaldeko lauretan, aurkeztuko diren film laburrak ikusi eta baloratzeko; guztira, hiru orduko iraupena izango du saioak. Emanaldiaren ondoren, epaimahaikide bakoitzak bere botoa eman beharko du, eta, emaitzaren arabera erabakiko da zeinek irabaziko duen “Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 29 Asteko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria”. Gainera, epaimahaiko bi pertsona hautatuko dira saria banatzeko.

Izena emateko: Gazteriako webgunean www.donostia.eus/gazteenepaimahaia izena emateko fitxa bete.

Ezarritako epeak, honako hauek dira:

Izen emate epea: 2018ko irailaren 24tik urriaren 12a bitartean. (biak barne).
Zozketa eguna: 2018ko urriaren 16a.
Hautatuak izan diren pertsonen konfirmazio epe muga: 2018ko urriaren 22a.
Emanaldiaren eguna: Urriaren 26a, 16:00etatik aurrera, Victoria Rugenia antzokian


Bestelako informazioa eta harremana izateko doako helbide eta telefono zenbakitan eskatu
943 481909
gazteria@donostia.eus
www.donostia.eus/gazteria
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

2018/09/21-an argitaratua