Inprimatu
Whatsapp ikonoa
'Donostia Gaztea' ezkerreko panelean eta pertsona batzuen argazkia eskuinekoan

DONOSTIAKO FANTASIAZKO ETA BELDURREZKO ZINEMAREN 34. ASTEA (GAZTEEN EPAIMAHAIA 2023)



18 eta 30 urte bitartekoa zara? Gazte Epaimahaikide izan zaitezke!

Izena eman 150 plaza zozkatuko baitira!


Bestalde, epaimahaiko kide guztiek 34. Beldurrezko eta Fantasiazko Asteko zenbait emanaldietara joateko aukera izango dute.

BALDINTZAK ETA KONPROMISOAK: (Ikus parte hartze oinarriak hemen)
  • 18 eta 30 urte bitarteko adina izatea 2023ko urriaren 27an (Donostian erroldatutakoek lehentasuna izango dute)
  • 2023ko urriaren 27anVictoria Eugenia Antzokian, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, proiektatuko diren Beldurrezko eta Fantasiazko hainbat film labur ikustea eta dagokion bozketa burutzea.
  • 34 Beldurrezko eta Fantasiazko astea amaitu ondoren, gazteen epaimahaiko 2 kidek irabazleak ezagutzera emateko egingo den prentsaurrekoan parte hartuko dute, eta “Film labur onenari gazte saria” eman beharko dute.

Ezarritak epeak honako hauek dira
  • IZEN-EMATEA: 2023ko irailaren 25etik urriaren 13 arte, formulario honen bidez
  • ZOZKETA: 2023ko urriaren 18an, ikus emaitzak honako estekan
  • KONFIRMAZIOA, Hautatuak izan direnak bertaratuko direla konfirmatzeko epe muga: urriaren 23a. Honako loturan konfirmatu
  • Bestela, baztertu egingo dira eta itxaron zerrendara joko da epaimahaia osatzeko.
  • EMANALDIAREN EGUNA, Gazteen epaimahairako emanaldi egun bakarra 2023ko urriaren 27a izango da,ostirala, Victoria Eugenia Antzokian, 16:00etatik aurrera.





Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea - Semana de cince fantástico y de terror