Donostiako Musika eta Dantza Eskolak MuseScore ikastaraoak eskeiniko ditu ikasleentzat

Eskolako ikasle diren horiek bi MuseScore ikastaro, hastapenak eta moldaketak, jaso ahal izango dituzte Mikel Materen eskutik datorren otsailaren 22an hasita

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak ikasleen musika ikaskuntza errazteko asmoz eta iraganeko tailerrek izandako harrera ona ikusita honako ikastaro hauek antolatu ditu: “MuseScore, hastapenak” eta “MuseScore, partitura moldaketak”. Ikastaroek bi saio izango dituzte, euskaraz eta gaztelaniaz, eta Eskolako S15 gelan emango dira Mikel Materen eskutik arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.


MuseScore doako eta kode irekiko partitura eta musika konposizioko software programa bat da. Musikariek, konpositoreek eta moldatzaileek partitura digitalak sortzeko eta editatzeko erabiltzen duten tresna herrikoia da. Programak instrumentu ugarirentzako partiturak sortzea ahalbidetzen du eta fitxategiak hainbat formatutan esportatzea, PDF eta MIDI barne.


Eskolak hastapen ikastaroa eskeiniko du lehenik, datorren otsailaren 22an, euskaraz, eta martxoaren 1ean, gaztelaniaz. Saio hauek musika ezagutza duen eta partitura sinpleak egiten ikasi nahi duen ikasle orori irekita egongo da. Helburua MuseScore partiturak editatzeko programa erabiltzen hastea izango da, partitura sinpleak egiteko aukera emanez. Partitura berri bat sortzetik, partiturak online partekatzerainoko edukiak irakatsiko dira. Metodologia edukien araberako partiturak azaltzean eta egitean eta, ondoren, azaldutakoa praktikan jartzean oinarrituko da. Prezio orokorra 15€koa izango da, gizarte intereseko prezioak eskainiko direlarik.


Ondoren, partitura moldaketen ikastaroaren txanda izango da. Saioak martxoaren 8an, euskaraz, eta martxoaren 15ean, gaztelaniaz, izango dira. Ikastaro hau musika ezagutzak dituzten ikasleentzat eskeiniko da, MuseScore ezagutzen dutenak eta dagoeneko existitzen diren partituretatik abiatuta musika moldaketa errazak egin nahi dituztenak, beren beharretara eta aukeretara erraz egokituz. Helburua Musescoren partiturak bilatu eta lortzea, jatorrizkoa ez den beste talde batera egokitzeko baliagarriak direnak. Metodologiaren planteamendua edukien araberako partiturak azaltzea eta egitea izango da lehenengo zatian eta, ondoren, tailerraren bigarren zatian, bakoitzak bere partiturarekin, azaldutakoa praktikan jartzeko, irakaslearen aholkularitzarekin. Prezio orokorra 15€koa izango da, gizarte intereseko prezioak eskainiko direlarik.


MuseScore, erabiltzaileen komunitate zabala du, partiturak eta online baliabideak partekatzen dituena. Interfaze intuitiboarekin eta funtzio aurreratu askorekin, MuseScore aukera bikaina da kalitate handiko eta kode irekiko partitura programa bat bilatzen duen edonorentzat.


Informazio gehiago: donostiaeskola.eus

Erlazionatutako dokumentuak

2023/02/10-an argitaratua

Donostiako Udalaren Logoa

Atotxako Zelaia Plaza, 3 - 20012 Donostia / San Sebastián
Tel: 943297830 - Fax: 943297831 - Email: info@donostiaeskola.eus