2 irakasle behin-behinean kontratatzeko prozesua (emaitzak)

Gitarra elektrikoa eta Hizkuntzaren Pedagogia - Pianoa

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Deialdi honen xedea da irailetik aurrera irakasle (Gitarra Elektrikoa) - 3239 irakasle (Hizkuntzaren Pedagogia – Pianoa) - 3229 lanpostuak bitarteko funtzionario bidez betetzeko pertsonak hautatzea, bai eta espezialitate horietako erakunde autonomoaren berezko lan-poltsak handitzea ere.


Lehenengoa titularra aldi baterako ordezkatzeko, behar-beharrezkoa den denborarako, eta bigarrena erakunde autonomoko plantilan lanpostu hutsa dagoelako.

  • Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 18an amaitu zen.
  • Uztailaren 19an onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratu ziren, epaimahaia eta proben deialdiarekin batera.
  • Abuztuaren 8an onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratu dira.
  • Irailaren 2an ariketa praktikoaren 3 atalak egin dira eta emaitzak argitaratu dira.


Oposizioa izango da hautaketa sistema

Prozesua gainditu eta hautatuak izan ez diren izangaiak Erakunde Autonomoaren lan-poltsetan sartuko dira, Donostiako Musika eta Dantza Eskolako lan-poltsak eratzeko eta kudeatzeko irizpideetako 2. artikuluan ezarritakoaren arabera.


Informazio gehiago

2022/07/21-an argitaratua