Lan-poltsak handitzeko onartuen, epaimahaien eta espezialisten zerrendak

Izangaiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute ebazpen honen aurka, hamar egun balioduneko epean, ebazpena argitara eman eta biharamunetik hasita, edo, hala badagokio, zuzendu ahal izango dute zerrendatik kanpo uztea eragin duen akatsa. Halaber, datu pertsonaletan akatsak atzeman dituzten izangaiek akatsak daudela adierazteko aukera izango dute epe horretan.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
2020ko azaroaren 30ean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen irakasleentzako lan poltsak handitzeko iragarkia. Eskabideak betetzeko epea amaitu ondoren, aipatutako deialdiak 5. oinarrian xedatutakoaren arabera, honako hau erabaki da:
1.- Eskatutako titulazio espezifikoa aurkeztu duten pertsonen behin-behineko onartutako eta baztertutako zerrenda onartzea.
2.- Titulazio generikoa aurkeztu duten eta zerrendetan egoteko gaitasun-proba egin behar duten onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onartzea.
3.- Balorazio-batzordea izendatzea.
4.- Gaitasun-probetarako espezialista ezartzea.
5.- Probetarako egutegi hau.
Erantsitako ebazpenean jasotako informazio guztia.

Erlazionatutako dokumentuak

2021/01/04-an argitaratua