Donostiako Udalak hiriko 12 kaletako argiteria berrituko ditu

Egungo argiteriaren ordez jasangarriagoa den beste bat jartzeko lanak egingo ditu

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Gobernu Batzordeak onartu du Donostiako argiteria publikoa mantendu eta kontserbatzeko zerbitzuen kontratua aldatzea. Horri esker, hiriko 12 kaletako argiak berrituko dira.

Eneko Goia alkateak nabarmendu duenez, “energiaren aldetik jasangarriagoa den hiri baterantz beste urrats bat emateko aukera ematen digun eragiketa da. Gune horietako argiztapenaren ordez led ekipoak jarriko dira, eta horrek ere kontsumoa murrizteko aukera emango du”.

Lau hilabeteko epea izango du berritzeak, eta 313.253 euroko aurrekontua izango du hurrengo kaleetan egingo diren lanak:
  • Konstituzio plaza, (41.411 euro)
  • Berio Pasealekua (32.241 euro)
  • Argentinar Errepublika (32.366 euro)
  • Okendo kalea (19.662 euro)
  • Prim kalea (10.539 euro)
  • Miramon
    • 1 gunea -19.602 euro
    • 2 gunea - 20.211 euro
    • 3 gunea – 32.423 euro
    • 4 gunea – 36.633 euro
  • Begiristain Doktorea pasealekua (29.614 euro)
  • Karmengo Ama Birgina kalea (21.187 euro)
  • Gabriel Aristi kalea (17.358 euro)

Lurzoruaren kalitatearen azterketa


Amiantoak lurzoruan eta airean eragindako kutsadura kontrolatzeko eta onbideratzeko kontratua ASBESTHO’S GESTION DESAMIANTADOS, SL enpresari esleitzea onartu du Tokiko Gobernu Batzordeak. Lanak egiteko epea 6 hilabetekoa izango da, eta aurrekontua 21.080 eurokoa.

Klima-plana


Tokiko Gobernu Batzordeak Airearen Kalitatearen Plan Klimatiko bat (PCCA) egiteko kontratazioari buruzko espedientea onartu du, Udalerrian Emisio Gutxiko Eremuak abian jartzeko.

Ur-biltegiak


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Oriabenta eta Putzuetako biltegietan edateko ura banatzeko sare orokorrak berritzeko obren proiektua. Berau, Ur Ustiapen eta Saneamendu Zerbitzuak idatzitakoa da, eta 785.131 euroko aurrekontua du. Obren aurreikuspena, 7 hilabeten gauzatzea da.

Emakumeen etxea


EMAKUMEEN JABEKUNTZARAKO DONOSTIAKO EMAKUMEEN ETXEA elkarteari 46.000 euro ematea onartu du Tokiko Gobernu Batzaordeak. Diru kantitatea hau 2021. urteko aurrekontutik luzatuko da, eta zuzeneko diru-laguntza gisa egingo da. Diru-laguntzaren xedea da Emakumeen Etxearen helburuen esparruan planteatutako jardueren programa dinamizatu, koordinatu eta bultzatzea.

Fabrika


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du ADEGI-GIPUZKOAKO ENPRESEN ELKARTEAri Miramonen egongo den "Fabrika" Enpresen kultura eraldatzeko errendimendu handiko zentroa eraikitzeko lizentzia ematea.

Erlazionatutako dokumentuak

2021/01/12-an argitaratua