Donostiak airearen kalitateari buruzko plan bat egingo du

2023 urtea baino lehen, hiriak emisio gutxiko eremuak izango ditu

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak, Klima 2050 Planean jasotako helburuen barruan, Airearen Kalitaterako Klima Plana egingo du. Plan horrek, besteak beste, udalerrian emisio gutxiko eremuak sortzea aurreikusten du.

Hala, Gobernu Batzordeak onartuko duen plan honek, 40.000 euroko aurrekontua izango du, eta 9 hilabeteko epea ezarri da. Planak beharrezko koordinazioa ezartzen du Mugikortasun eta Ingurumen sailen artean, izan ere, haien esku geratuko dira:
  • emisio gutxiko eremu horiek sortzea ahalbidetuko duen esparru juridikoa
  • eremu horiek ezartzeko estrategia eta kronograma zehaztea
  • hiriko etorkizuneko Mugikortasun Iraunkorreko Planerako oinarriak ezarri

2023 baino lehenago


Planak isurketa gutxiko eremu batzuk ezarriko ditu udal-mugartean 2023a baino lehen. Izan ere, data hori Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Legeak ezartzen baitu epe gixa, nahiz eta oraindik izapidetze parlamentarioaren fasean dagoen. "Lege horren arabera, 50.000 biztanletik gorako udalerriek gas kutsagarrien isuriak arintzeko neurriak hartu beharko dituzte udalerrian, besteak beste, isurketa gutxiko gune horiek sortzea", adierazi du Marisol Garmendia Ekologia zinegotziak.

Erlazionatutako dokumentuak

2021/01/12-an argitaratua