Uztailak 30 eta 31: Donostiako Klasikoa

Garraio eta trafiko neurriak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Datorren uztailaren 31n, larunbatean, Donostiako Klasikoa izeneko txirrindularitza lehiaketa burutuko da gure hirian. Emakumezkoen irteera 09:15ean izango da eta gizonezkoena 11:30ean. Hau dela eta, nagusiki gure hiriaren erdialdean eragin nabarmena izango duten ezinbesteko trafiko neurriak hartu beharrean dago Udala.

Ostiral honetan, uztailaren 30ean, 9:00etatik hasi eta uztailaren 31ko 20:30ak arte Boulevarda ibilgailuentzat guztiz itxita egongo da, Legazpi kaletik Hernani kaleraino.

Bestalde, lasterketaren egunean, uztailaren 31n, 7:30etik Colon pasealekutik, Boulevard, Hernani, Andia kalea eta Askatasunaren Hiribideraino zabalduko den eremua ere itxi egingo dira. Itxiera hau 20:00etara mantenduko da. Uztailaren 30ean, Parte Zaharrean zamalanak 09:00etatik 11:30era baimenduko dira, baina ez 31n.

Parte Zaharreko egoiliarrak

Ostirala, 30
09:00h - 11:30h y 21:30h – 07:00h herritar guztientzat itxita egongo bada ere, eragindako egoiliarrei Boulevardetik sartzeko baimena emango zaie.
11:30h – 21:30h: honako ibilbidea egin beharko dute: Erregina Erregeordea - Boulevard - Legazpi - Peñaflorida - Hernani - Ijentea – Kanpandegi.

Larunbata, 31
Sartzeko
07:00h eta helmuga desmuntaketa egin arte: Salamanca pasealekua - Soraluze – Abuztuaren 31 - Nagusia - Portu – Mari.

Ateratzeko
07:00h - 12:00h: Kanpandegi – Koruko Ama Birjina - Mari - Portu - Nagusia -Abuztuaren 31 - Soraluze - Aldamar – Zurriola.
13:30h – 16:00h: ibilbide arrunta.
17:30h - 20:00h : Kanpandegi - Koruko Ama Birjina - Mari - Portu - Nagusia- Abuztuaren 31- Soraluze - Aldamar - Zurriola
20:00etatik aurrera: ibilbide arrunta.

Uztailak 31

Pasealeku Berria
Pasealeku Berria trafikoari, oinezkoei eta bizikletei itxita egongo da 20:00ak arte. Itxiera Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen eraikinetik aurrera egingo da Aquariumera arte.

Gogoan izan, uztailaren 26tik Pasealeku Berria itxita dagoela bertan barraken gunea baitago.

Salamanca pasealekua
Ibaiaren aldean dagoen espaloia eta bidegorria erabat itxita egongo da oinezko eta bizikletentzat, Kursaaleko zubitik Gipuzkoako Argazkilari Elkarteraino. Goizeko 8etatik arratsaldeko 19ak arte

Emakumezkoen lasterketa

Emakumezkoen lasterketaren irteera dela eta, 08:45etik 09:45era Boulevarda, Hernani kalea, Askatasun Hiribidea, Zubieta Antiguarantz abiatzerakoan, guztiz itxita izango da.

Lasterketaren iritsierak hiriko sarreretan aldizkako hainbat mozketa eragingo ditu: Ategorrieta, Nafarroa eta Zurriola Hiribideak, Zurriola zubia, Erregina Erregeordea, Zubieta, Zumalakarregi (Añorgarantz), Tolosa hiribidea (Añorgarantz), Igara eta Igeldo igoera eta jaitsiera. 11:30etik aurrera, trafikoa moztea aurreikusten da.

Mozketak eragin zuzena izango du garraio publikoan eta baita gainerako trafiko osoan ere.

Gizonezkoen lasterketa

Gizonezkoen lasterketaren irteera dela eta, 11:00etatik 12:00etara Boulevarda, Hernani kalea, Askatasun Hiribidea, Zubieta Antiguarantz abiatzerakoan, guztiz itxita izango da.

Lasterketaren iritsierak hiriko sarreretan aldizkako hainbat mozketa eragingo ditu: Ategorrieta, Nafarroa eta Zurriola Hiribideak, Zurriola zubia, Erregina Erregeordea, Zubieta, Zumalakarregi (Añorgarantz), Tolosa hiribidea (Añorgarantz), Igara eta Igeldo igoera eta jaitsiera. 15:30etik aurrera, trafikoa moztea aurreikusten da.

Mozketak eragin zuzena izango du garraio publikoan eta baita gainerako trafiko osoan ere.

Trafiko eta garraio publikoa

Hiriko autobusek, Dbus eta Lurraldebusek, aldaketak izango dituzte.
TAO txartela duten bertako hiritarrek ibilgailua beste zonetan utzi ahalko dute.

Erlazionatutako dokumentuak

2021/07/28-an argitaratua