Pasealeku Berria trafikoari itxita egongo da abuztuaren 19ra arte

Haur zein helduentzako barraken gunea baita

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Pasealeku Berria trafikoari itxita egongo da datorren astelehenetik, uztailaren 26tik abuztuaren 19ra, bertan barraken gunea egongo delako. Oinezkoek, aldiz, bertatik ibiltzeko arazorik ez dute izango. Itxiera Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen eraikinetik aurrera egingo da.

Dbusen Urgullerako lineako zerbitzurik ez da egongo uztailaren 28tik abuztuaren 19ra, biak barne.


Barraken gunea

Abuztuaren 1etik 15era Pasealeku Berrian 28 barraka jarriko dira haur zein helduentzat. Barrakak 17:00etatik 23:30 arte egongo dira zabalik.

Haurrenak Pasealeku Berriako kaiko sarreratik gertu egongo dira, eta aldiz, 8 urtetik gorako pertsonentzako barrakak Oteizaren eskulturaren ondoan dagoen eremuan.

Donostiako Festetako langileek kontrolatuko dute Pasealeku Berriaren edukiera, eta sarreretatik gertu hainbat pantaila jarriko dira - Ijentea, Portaletak, Apaizen Pasealekua eta Argazkilaritza Elkartea – une oro barraken gunearen egoera ezagutzeko. Gainera, gune osoan musukoa eramatea nahitaezkoa izango da.

2021/07/23-an argitaratua