183 kultur jarduerek girotuko dute abuztua Donostian

Kultura zinegotzi Jon Insaustik gogorarazi duenz "hiritar guztiei zuzendutako kultur jarduerak direla, guneak eta edukierak kontrolatuak egongo direla, eta ez direla inondik inora jaiak edo 'ez jaiak' "

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Musika, kale antzerkia, zinema eta haurrentzako jarduerak protagonista izango dira uda honetan hiriko auzo ezberdinetan. Donostiako Festakek kultur jarduera programa prestatu du, bereziki hiriko 12 auzotan – Aiete, Altza, Intxaurrondo, Egia, Gros, Amara Berri, Amara Zaharra, Bidebieta, Erdialdea, Antigua, Alde Zaharra eta Loiolako Erriberak –.

Kultura zinegotzi Jon Insaustik Abuztua Donostian egitaraua aurkeztu du gaur goizean. Bertan, Donostiako Festak sailak 183 kultur jarduera presatu ditu, hain zuzen ere, orokorrean abuztuko aste guztietako ostegun eta igande artean egingo diren jarduerak.

Horren harian, Insaustik honakoa azpimarratu du: “hiritar guztiei zuzendutako kultur eta kirol jarduerak dira. Eta horiek guztiak gune eta edukiera kontrolatuetan egingo dira, behar diren osasun neurri guztiekin”. Eta segidakoa gaineratu du: “Egitarau hau ez da jai egitarau bat, ezta `ez jai` egitarau bat ere. Izan ere, aurten ere ez dago jairik”.

Jarduerak egingo diren guneek gehieneko edukiera izango dute eta sarreran zehaztuko da, eta hainbat jardueratarako aldez aurretik izena eman beharko da www.abuztuadonostian.eus webgunean. Gainera, eremu guztietan musukoa erabili beharko da, sarreratan pertsonala egongo da edukiera kontrolatzeko, publikoak eserita egon beharko du eta ezingo da jan, edan, erre edo bapeatu.

Barraken gunea


Aurtengo nobedade nagusiena barraken gunea izango da. Abuztuaren 1etik 15era Pasealeku Berrian 28 barraka jarriko dira – Aste Nagusian 49 egoten dira hirian – haur zein helduentzat. Barrakak 17:00tik 23:30 arte egongo dira zabalik.

Haurrentzako barrakak Pasealeku Berrian kaiko sarreratik gertu egongo dira, eta aldiz, 8 urtetik gorako pertsonentzako barrakak Oteizaren eskulturaren ondoan dagoen eremuan.

Donostiako Festakeko langileek kontrolatuko dute Pasealeku Berriaren edukiera, eta sarreretatik gertu hainbat pantaila jarriko dira - Ijentea, Portaletak, Apaizen Pasealekua eta Argazkilaritza Elkartea – uneoro barreken gunearen egoera ezagutzeko. Gainera, gune osoan musukoa eramatea derrigorrezkoa izango da.

Erraldoien erakusketa San Telmo Museoan


Aurten ez da Donostiako Erraldoi eta Buruhandien desfilerik egongo, baina gertutik ikusteko aukera egongo da. Izan ere, San Telmo Museoan ikusgai egongo dira abuztuaren 1etik estropadetako bigarren igandera arte. Bertan, Erraldoien lau bikoteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa ordezkatzen duten errealdoiak, ikusteko aukera egongo da.

Irudiak San Telmoko klaustroan jarriko dira eta erraldoi bikote bakoitzak kartela izango du bere historia eta jantzien ezaugarriekin.

Erlazionatutako dokumentuak

2021/07/16-an argitaratua