EMUSIK 2021 Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolaren festa

Donostiako Musika eta Dantza Eskolaren jaialdia 15 eguneko zuzeneko jaialdi berezia izango da, ekainaren 4tik 21era, Ikasbide Ikastetxean eskeiniko dena.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak ikasturte ezberdin honi festa handi batekin amaiera eman nahi dio eta datorren ikasturteari aparteko ongi etorria eskaini. EMUSIK 2021 jaialdia, ekainaren 4tik 21era, 15 eguneko festa izango da, 30 emanaldi baino gehiagorekin eta 40 talde ezberdinen kontzertu eta funtzioekin. Eskolako musika eta dantza taldeez gain beste musika eskola eta kontserbatorioen presentzia ere izango du.

COVID19aren eraginez bizi dugun egoera honetan Eskolak ahalegin handia egin du zuzeneko emanaldiak eskaini ahal izateko. Horrela, Ikasbide Ikastetxean 4500 ikusle baino gehiagorentzako musika eta dantza jaialdia antolatu du. Ekainaren 21ean gainera, Europako Musika Egunarekin bat eginez, kontzertuak streaming bidez emitituko dira aurkezle eta elkarrizketekin.

Emanaldi presentzialak gonbidapenarekin

Donostia Europako Musikari Gazteen Jaialdiaren anfitrioi izan zen 2016 urtean. Harrezkeroztik urtero antolatu ditu emanaldiak. Aurten, EMUSIK 2021 jaialdia Ikasbide Ikastetxean era presentzialean eskainiko da ekainaren 4tik 21era eta ikusleak gonbidapenarekin sartu ahal izango dira. Eskolako ikasleek lehentasuna edukiko dute gonbidapena jasotzeko, gutxienez bi sarrera bermatuta izango dituztelarik, eta gainontzekoak publiko orokorrak Eskolako webgunearen bidez erreserbatu ahal izango ditu dohainik. Konfirmazioa jaso ondoren, sarrerak Atotxako egoitzan hartu ahal izango dira emanaldia baino bi egun lehenago.

Emanaldietan segurtasuna bermatu ahal izateko, saio bakoitzeko edukiera 150 pertsonetara mugatuko da, ikusleek gonbidapen zenbakituak izango dituzte, musukoak derrigorrez erabiliko dira, segurtasun tarteak zainduko dira eta emanaldietan, saio ezberdinen artean, eserlekuak garbituko dira.

Elkarlana

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola hiriko beste musika eskola eta kontserbatorioekin elkarlanean aritu da jaialdi hau sortu eta gauzatu ahal izateko. Gonbidapena Donostiako musika eskola eta eragileei luzatu zitzaien eta Francisco Escudero Kontserbatorioaren, Jakintza Musika Eskolaren eta Aiete Musika Eskolaren parte hartzea eta laguntza jasoko du jaialdi honetan.

Bestalde, Eskolak Ikasbide Ikastetxeari eskerrak eman nahi dizkie jaialdiarako agertoki aproposena izanda gure eskaerari erantzun eta baliabideak gure esku uzteagatik.

Europako Musikaren Eguna

Ekainaren 21a, Europako Musikaren Eguna, musikari guztientzako egun garrantzitsua da eta Eskolak emanaldi berezia prestatu du elkarrizketa, ikasturtearen bideo laburpen eta musikarekin osatutako programazio interesgarri batekin. Arratsaldeko 17.00tan hasi eta gaueko 21.00etan amaituko den saioa zuzenean zein streaming bidez, Eskolako telebista plataforman, jarraitu ahal izango da. Bertan Eskolako Comboa eta Big Band taldeak parte hartuko dute kalitatezko kontzertuak eskainiz.


Programazioa

Ekainak 4:
    ○ 18:00 Eskolako Comboak
    ○ 19:30 Eskolako Comboak
Ekainak 6:
    ○ 12:00 Escudero Kontserbatorioa
    ○ 17:00 Jakintza Musika Eskola
Ekainak 9:
    ○ 17:30 Eskolako Pianoak
    ○ 18:45 Eskolako Pianoak
    ○ 20:00 Aiete Musika Eskola
Ekainak 10:
    ○ 19:00 Aiete Musika Eskola eta Eskolako Gitarra Taldeak
Ekainak 11:
    ○ 19:00 Aiete Musika Eskola eta Eskolako Comboak
Ekainak 12:
    ○ 12:00 Klarinete Ensemblea eta Abesbatza
    ○ 19:30 Dantza Klasikoa
Ekainak 13:
    ○ 12:30 Euskal Dantza
    ○ 19:30 Dantza Garaikidea
Ekainak 14:
    ○ 18:00 Musika Proiektuak, Abesbatza Txiki eta Triki-Pandero
    ○ 19:00 Triki Gazte eta Triki Heldu
Ekainak 15:
    ○ 18:00 Tronpeta Plus
    ○ 19:00 Perkusio Taldeak
    ○ 20:00 Banda Heldu
Ekainak 16:
    ○ 18:00 Klarinete Ensemble Txiki eta Banda Txiki
    ○ 19:30 Orkestra Txiki eta Helduen Hari Taldea
Ekainak 17:
    ○ 17:30 Saxo Taldeak eta Atotxako Flautistak
    ○ 18:45 Ganbara Musika Taldeak
Ekainak 18:
    ○ 18:00 Klarinete Taldeak
    ○ 19:00 Banda Gazte
    ○ 20:00 Orkestra Gazte
Ekainak 19:
    ○ 12:30 Dantza Klasikoa
    ○ 19:30 Danza Garaikidea
Ekainak 20:
    ○ 12:30 Dantza Garaikidea
    ○ 19:30 Dantza Klasikoa
Ekainak 21:
    ○ 18:30 COMBOA eta BIG BAND II
    ○ 20:00 BIG BAND IV

Bizi!
Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolan 2021-22 ikasturterako izen ematea zabalik dago ekainaren 6ra arte, musika edo dantza ikasi eta gozatu nahi duenarentzat. 2021-22 ikasturterako kanpainaren ardatz nagusia musika eta dantza bizitzea bilakatzea erabaki du, musika eta dantza gizarteratzeko eta osasun fisikoa, emozionala eta kognitiboa hobetzeko tresna ezinhobea dela berretsiz.

Eskolak musika eta dantza hezkuntza zabala eskeintzen du hiri osoan, aurten hainbat egoitzetan espezialitate berriak gehitu zaizkiolarik. Gainera, Ekialdeko barrutian, hala nola, Herrera, Altza eta Intxaurrondoko egoitzetan eskaintza indartu da, arte hezkuntzarako sarbidea hobetu eta musikaren bidez gizarte kohesio handiagoa eraikitzeko.

Bestalde, egoera ekonomikoa musika edo dantza ikasteko aukeraketan eragozpen izan ez dadin, Eskolak 2021-22 ikasturterako Prezio Publikoetan Gizarte Intereseko Prezioak barne hartzen ditu, maila desberdinetan deskontuak eskeiniz.

Informazio gehiago hemen.
EMUSIK 2021erako zure sarrerak hemen erreserbatu.

2021/05/31-an argitaratua