Martxan dago Dbizi sistema berria

2021eko urtarrilaren 6a baino lehen izena ematen dutenek deskontuak edukiko dituzte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Gaur, abenduak 11, aurkeztu da Dbizi, Donostiako bizikletak alokatzeko sistema berria, Dbizi. Jadanik martxan dago, eta 46 geltoki jarri dira hiriko hainbat guneetan, guztira 437 bizikleta erabilgarri dituztenak. Dbizik hiritik mugitzeko bide alternatibo bat eskaini nahi die donostiarrei, beste ohiko garraiobide batzuen osagarri dena eta ingurumena zaintzen lagunduko duena.

UTE BIZISSek kudeatuko du Dbizi sistema berria, Dbusen eta Donostiako Udalaren bitartez. Sistema berriak hobekuntza ugari ditu aurreko sistemaren aldean, hala nola:
  • geltoki eta bizikleta elektriko eta mekaniko gehiago, guztira 437
  • ordutegi zabalagoa
  • bizikleta modelo sendoagoa eta erabiltzen errazagoa

Sistema martxan jartzearekin batera, informazio-kanpaina bat abiarazi da: Dbizi gara

Bizikleten ezaugarriak

  • Bizikleta berriek egitura sendoa daukate, bizikleta elektriko eta mekanikoetarako ainguraketa sistema berberarekin
  • Bizikletaren koadro baxuak aukera ematen die adin eta altuera guztietako erabiltzaileei bizikleta modu seguruan erabiltzeko
  • Bizikletak grabitate zentro baxua du, baita bizikletaren egituraren osotasuna hobetzen duten eta tente gidatzera eramaten zaituzten zenbait ezaugarri ere
  • Aulkia azken belaunaldikoa da eta diseinu irizpide zorrotzei erantzuten die
  • Bizikletak balazta sistema sendoa du, zehaztasun handiz fernatzea eskaintzen duena
  • Baldintza guztietan konfiantzaz gidatzeko, bizikletak pedal sendoak ditu
  • Bizikletak 24 x 1.95 hazbeteko pneumatikoak ditu, errepide lau eta zailetarako diseinatuak
  • Bizikletak LED argiztapen sistema bat dauka, aurrean zein atzean
  • Ainguraketarako, sistemak zeharkako buloi sendo bat dauka geltokian, zeinak bizikletaren arra zeharkatzen baitu, eta arraren diseinu triangeluarrari esker bizikleta ainguratzea eta desainguratzea oso erraza da

Covid-19ari aurre egiteko neurriak


Gauden egoera berrian, hauek dira ezarritako neurriak:
  • Sistema kudeatzen duen enpresak egunean behin desinfektatuko ditu bizikletak
  • Erabiltzaileek maskara erabili beharko dute
  • Gomendagarria da eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea bizikleta erabili aurretik eta ondoren

Nola funtzionatzen du sistemak?


Lehenik eta behin, alta eman behar da sisteman, eta horretarako:
  • 16 urte izan behar dira
  • Web orriaren bitartez (www.dbizi.eus)
  • sistemaren apparen bitartez (PBSC), iOSerako eta Androiderako

Bizikleta bat erabiltzeko, mekanikoa (urdina) izan zein elektrikoa (berdea) izan, beharrezkoa da appa edukitzea. Bertan "bizikleta bat lortu" aukera hautatu behar da mapa nagusiaren barruan, geltokiaren QR kodea eskaneatu, eta argi horia berde jarri arte itxaron, zure bizikleta hartu ahal izateko.

Bizikleta geltoki batean itzultzeko, bizikleta libre dagoen ainguraleku batera (argi gorririk gabe) hurbildu beharko da, geltokiak bizikleta detektatu arte (argi horia) bultzatu, eta ainguraketa baieztatu arte (argi berdea) itxaron. Behin bizikleta itzulita, bizikletaren ainguraketa egiaztatu beharko da appean begiratuta. Geltokia beteta badago, appean 10 minutu gehiago eskatu daiteke, kosturik gabe, bizikleta hurbil dugun beste geltoki batean utzi ahal izateko.

Sistemaren ordutegia


Hau da sistemaren ordutegi berria:
  • Astelehenetik ostiralera: 6:00etatik 24:00etara
  • Larunbat, igande eta jaiegunak: 24 ordu

Tarifak eta deskontuak


Dbiziren ordainketa sistema berriak bi ordainketa ezartzen ditu:
  • Kuota finko bat ezartzen du, banakako edo taldekoa
  • Erabilerako denbora tarteen araberako ordainketa, bizikleta maileguan hartzen den denboraren arabera.

Horrez gain, deskontuak egingo dira hurrengo kasuetan:
  • bizikleta elektrikoak erabiltzeko tarteen arabera (0-60 minutu)
  • leku garaietan edo urrutik dauden auzoetako geltokietako joan-etorrietan
  • familia ugariagatik, abonu arruntetan eta noizbehinkakoetan

Bestalde, kuota finkoaren kasuan, 2021eko urtarrilaren 6a baino lehen izena ematen dutenek deskontuak edukiko dituzte banakako abonu arruntean:
  • %50eko deskontua sistema zaharraren erabiltzaileei (2020ko ekainean sistemari baja eman zitzaionean abonatuak zirenak)
  • %25eko deskontua egun hori baino lehen erregistratzen diren erabiltzaile berriei

Geltokien sarea


Sistema berriaren geltoki guztiak mistoak dira, hau da, guztietan bizikleta mekanikoak eta elektrikoak desainguratu eta ainguratu daitezke. Abian den lehen fasean 46 geltoki jarri dira hirian zehar, eta bigarren faserako, beste 22 aurreikusten dira, Bidebieta, Herrera, Altza eta hiriko beste eremu batzuetara zabalduz. Gaur, 437 bizikleta dauden hirian zehar, horietako 120 elektrikoak dira, eta 317 mekanikoak.

Dbizirekin harremanetan jartzea


Dbizirekin harremanetan jartzeko aukera bat baino gehiago dago:
  • Erabiltzaileen Arretarako Bulegoa:
  • Zorroaga pasealekuko 23-25ean dago
    • astelehenetik ostiralera, lanegunetan, 9:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara
  • Telefonoz (943 060 888)
  • sare sozialen bidez (Twitter, Facebook eta Instagram)
  • posta elektroniko bidez (info@dbizi.eus)
  • whatsapp edo telegram bidez (648 019 332)
  • Web orria: harremanetan jartzeko inprimakiaren bidez
  • Matxuraren kasuan, urgentziako telefonora deitu daiteke: 943 060 888

Erlazionatutako dokumentuak

2020/12/11-an argitaratua