Gazteen aisiarako lokalen egokitzapen diru laguntza deialdia oraindik zabalik

Donostiako Udalak 10.000€ko diru laguntza deialdia du zabalik gazteek aisialdirako eta biltzeko erabiltzen dituzten lokalen ingurukoak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako Udalak 10.000€ko diru laguntza deialdia du zabalik gazteek aisialdirako eta biltzeko erabiltzen dituzten lokalen ingurukoak, 2015eko ordenantzara egokitzeko. Zehazki, jarduera sailkatuaren aurretiazko komunikazioa egin ahal izateko laguntza ekonomikoa da.

2015ean, Donostiako Udalak erabaki zuen gazteek aisialdirako eta biltzeko erabiltzen dituzten lokalen ingurukoak ordenantza baten bidez arautzea. Ordenantzaren helburua aisialdiko jarduera berri hau arautzea izan zen, bi alderdi hauek bermatu eta bateragarri egitearren: batetik, gazteek elkartzeko, antolatzeko eta sozializatzeko duten eskubidea; eta, bestetik, eskubide hori segurtasun, osasungarritasun eta ongizate baldintza egokietan gauzatzea, hala gazteentzat nola jardueraren kokalekua den komunitatearentzat.

Ordenantzan ezarri zen bezala, sustatzailea "jarduera sailkatuaren aurretiazko komunikazioa" aurkeztera derrigortuta dago. Aurretiazko komunikazioa formalizatzeak kostu batzuk dakartza. Horregatik, Udalak diru laguntza lerro bat sortzea erabaki zuen 2015ean Gazteen Aisiarako eta Elkartzeko Gune diren Lokaletako Jardueraren aurretiazko komunikazio eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioari lotutako gastuak ordaintzen laguntzeko. Diru laguntza hauen helburu nagusia lokal hauen erregularizazioa sustatzea da, honetarako egin beharreko tramiteak dakartzan gastuak ordainduz.

Udal gobernuak 2017an diru laguntzen ildo honekin jarraitzea erabaki zuen eta horretarako aurrekontua 10.000 €-koa da. Dirulaguntzak kubritzen dituen gastuei dagokionez, aurretiazko komunikazioa egiteko beharrezko dokumentazioa idazteak eragindako gastuen %100erainokoa izan ahalko da. Laguntzaren zenbatekoa inoiz ere ezingo da 800 euro baino gehiago izan.

Aurtengo diru laguntza deialdia, azaroaren 30a arte zabalik aurkitzen da. Bai aisialdirako eta biltzeko espazio bezala lokalak erabiltzen dituzten gazteek eta baita lokalen jabeek ere, edozein zalantza argitzeko edo diru laguntza eskaerarekin laguntzeko, Donostiako Udaleko Gazteriarengana jo dezakete (9:00etatik 14:00etara 943.48.19.09 telefonoan edo gazteria@donostia.eus -ra idatziz).

Informazio gehiago: HEMEN

2017/11/15-an argitaratua