Udalaren Txistulari taldea Konstituzio plazara itzuliko da

Igande honetan beren jatorrizko lekuan izango dira, 12:15etik 13:00etara.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Pandemiaren ondorioz ia bi urtez jaieroko kontzertuak Santa Maria Basilikan eskaintzen aritu ondoren, maiatzaren 15ean, Donostiako Udalaren txistulari taldea Konstituzio Plazara itzuliko da. Jaiero 12:15etatik 13etara kontzertua eskainiko dute lehengo legean, negua iritsi bitartean.

Taldeak eskerrak helarazi dizkio Santa Mariako arduradun guztiei hain egoera luze eta gaitzean jarduerari ekiteko eskaini dizkieten erraztasun guztiengatik.

2022/05/12-an argitaratua