2024ko Hiritar Merezimenduaren Dominak aukeratzeko prozesua abian da
Abenduaren 3ra arte aurkeztu ahalko dira hautagaitzak
Datorren astelehenetik,
azaroaren 20tik hasita,
erroldatuta dauden donostiarrek Hiritar Merezimenduaren Dominak aukeratzeko proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte
abenduaren 3ra bitartean. Herritarrekin batera, hiriko elkarteek ere hautagaiak aurkeztu ditzakete. Proposamenak
internetez egin ahal izango dira
udalaren web atarian.
Hala behar duten pertsonek, Herri Partaidetza Zerbitzuaren bulegoetan laguntza jasoko dute online plataformaren bidez proposamena egin ahal izateko.
Ez dago proposamenen kopuruan mugarik, baina proposamen bakoitzerako
fitxa independente bat bete behar da.
Epe hau bukatuta, Idazkaritza Orokorrak eta Herri Partaidetza Zerbitzuak
proposamenak aztertuko dituzte
abenduaren 4tik 15era bitartean. Txostenak udaleko Bozeramaileen Batzordera bidaliko dira.
Abenduaren 15etik 18ra bitartean, Batzordeak
gehienez 5 hautagai aukeratuko ditu. Bozketa amaitu ondoren, eta prozesua egiaztatu ostean, Udalak
abenduaren 18an argitaratuko ditu hautagai irabazleen izenak, eta Udalbatzak berretsiko ditu.
Urrezko Danborra
Bestalde, herritarrei gogorarazten zaie
Urrezko Danborrerako hautagaitzak aurkezteko epea igande honetan, azaroak 19, amaituko dela.
2023/11/17-an argitaratua