Donostiako Udalaren Txistulari taldearen asteburuko ekitaldiak

Donostiako Udalaren txistulari taldeak Euskaraldiaren amaierarekin eta datorren abenduaren 3ko euskararen eguneko ospakizunekin bat eginaz ekitaldi ugaritan parte hartuko du datorren asteburuan.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Larunbatean, hilak 3, 12tatik aurrera, kantujira berezia eskainiko da Donostiako Alde Zaharrean barrena euskarari eskainitako doinuak abestuz (Konstituzio Plazatik abiatuko da). Arratsaldean berriz, seitetan erromeria antolatu du Udal taldeak ospakizunek etenik izan ez dezaten.

Igande goizean ere izango da non abestu eta dantzatua. Konstituzio plazatik hasita 9:00tan diana berezia ospatuko du udal taldeak Ikusi mendizaleak, Aitorren hizkuntz zaharra, Behin betiko eta beste hainbat doinu eskainiz erdiguneko kaleetan.

Azkenik, igandean 12:15etan kontzertu berezia eskainiko dute Konstituzio enparantzan. Taldeak beharrezko oinarri musikala ezarriko du bertan bertaratutako guztiek beraiekin abestu eta dantzatuz ekintzaz beteriko asteburu honi amaiera emateko.

2022/12/02-an argitaratua