Islandiatik etorritako irakasleek Donostiako Musika eta Dantza Eskola bisitatu dute

Eskolak Islandia eta Euskadiko eskolei buruzko benchmarking-a hartu zuen, eskola eredu ezberdinak eta haien lana ezagutaraziz.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Islandiako irakasleek Euskadi bisitatu dute aurrekaririk gabeko topaketa batean. EHMEren, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearen, barruan dauden Euskadiko Musika Eskolen jarduna hobetzeko besteen esperientziatik ikasteko ideiak itxaropen guztiak gainditu ditu, topaketa aberasgarri batean.


Urriaren 7an, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak harrera egin zien Nýi tónlistarskólinn, Söngskólinn í Reykjavík eta Allegro Suzukitónlistarskólinn Islandiako musika eskoletako 20 irakasle baino gehiagori, Islandiako eta Euskal Herriko musika eskolei buruzko benchmarking batean. Solasaldian musika eta dantza eskoletako hainbat eredu ezagutzera eman ziren, ezagutza zabaldu eta trukatzeko asmoz.


Benchmarking-a, segmentu bereko enpresek egindako enpresen azterketa estrategikoa, funtsezko kudeaketa tresna da prozesuak eta zerbitzuak hobetzeko. Horregatik, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolarentzat oso garrantzitsua izan da parte hartu ahal izatea eta, horrela, beste eskola batzuen akatsak eta asmakizunak aztertu ahal izatea, errealitateari aplika dakizkiokeen ideiak ateratzeko.


Zuzendari Pedagogikoak, Enekoitz Martinezek, eta gerenteak, Mikel Romerok, gonbidatuei harrera egin zieten eta pozarren geratu ziren Musika eta Dantza Eskolara egindako bisitarekin eta parte hartu zuten hitzaldiarekin. Harrituta geratu ziren entseguetan Eskolako ikasle gehienak gazteak direla jakitean, izan ere, Islandian helduak izan ohi dira eta euskal hizkuntza eta kulturarekiko interes berezia erakutsi zuten, Txalapartarekin harrituta geratu zirelarik.


Era berean, Entzunaldi Aktiboen emanaldi batera gonbidatu genituen, non eskoletako ikasleak zuzenean musikara hurbiltzen diren beren adinera eta ezagutzara egokitutako antzezlanekin. Musika hurbiltzeko eta txikiengan interesa pizteko ideia aparta iruditu zitzaien, beren eskoletan eta inguruko ikasleekin aplikatzeko modukoa.


Donostiako Musika eta Dantza Eskolaren balorazioa oso positiboa da, Musika Hezkuntzaren ereduak eta kudeaketa ezagutu dira eta, oro har, musika eskolek dituzten zailtasunak eta erronkak partekatu dira; izan ere, distantzia luzea izan arren, berdinak edo oso antzekoak izaten jarraitzen dute eta.


EHME


Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea 1994ko abenduan sortu zen 8 eskola elkarturekin. Gaur egun, 68 musika eskolek osatzen dute, 24.000 ikaslerekin.


Helburu nagusiak honako hauek dira:

  • Musika Eskola elkartuak orientatzea, euren irakaskuntza-jarduerarekin eta zentroen kudeaketa zein antolakuntza administratiboarekin lotutako kontuetan.
  • Euskal Herrian musika-irakaskuntza dinamizatzea.
  • Musika-hezkuntza herritar guztion balio eta eskubide gisa sustatzea eta bultzatzea.
  • Administrazio publikoaren eta instituzio zein erakunde publiko eta pribatuen aurrean kolektiboaren ordezkari izatea.
  • Antzeko gaietan edo EHMEren gaien ildoan lan egiten duten beste hezkuntza edo kultura elkarte eta erakundeekin elkarlanean aritzea.


Informazio gehiago: www.donostiaeskola.eus

2022/10/17-an argitaratua