Indarkeria matxistak nerabezaroan V. Jardunaldiak

Urriaren 21ean Intxaurrondo Kultur Etxean izango da eta generoaren araberako Bullyingaren azterketa egingo da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostia Gazteriak eta Udaleko Berdintasun atalak antolatu dute Jardunaldia eta bosgarren edizio honen izenburua honako hau da: Bullyingaren azterketa generoaren arabera”.

Data eta ordutegiari dagokionean urriaren 21ean elkartuko gara Intxaurrondo Kultur Etxean goizeko 9.00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara.

Batik bat, nerabeekin lanean edo kontaktuan dauden eragileei zuzendua dago; hala nola, haurtxoko eta gaztelekuetako hezitzaileak, baita berdintasun teknikari, gazteria teknikari, irakasle, hezitzaile eta beste hainbat profiletako eragileak ere.

EGITARAUA


Bi hitzaldi eta bi tailer antolatu dira eta aurten, nobedade gisa, baita ere mahaingurua, arratsaldean egingo dena.

Enara Larrainek eta Nagore Iturriozek eskainiko dituzte hitzaldiak, hurrenez hurren. Eta Mireia Delgado y eta Eihera Kooperatibako kideak izango dira berriz egingo diren bi tailerren antolatzaileak.

Azkenik, mahainguruan parte hartuko dutenak honako hauek dira: Lidia Hernandez Robles, Noemi Amaya Garcia, Mijo Lizarburu eta Iñigo Etxezarreta.

IZEN-EMATEA

Sarrera doakoa den arren, izen ematea beharrezkoa da edukiera mugatua delako. Izena eman daiteke Donostia Gazteriako webgunean (www.donostia.eus/gazteria) edo esteka honen bidez: https://labur.eus/indarkeriamatxistajardunaldia2021.

Eskainiko diren tokiak baino eskari gehiago izanez gero, zozketa egingo da.


EPEAK

  • Izen emate epea: 2021eko urriaren 1etik 14ra (biak barne).
  • Zozketa eguna: 2021eko urriaren 15a.
  • Hautatuak izan diren pertsonek parte hartuko dutela baieztatzeko epe muga: 2021eko urriaren 18a.
  • Jardunaldiaren eguna: urriaren 21a, 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara (Intxaurrondo Kultur Etxean).

INFORMAZIO gehiago:

donostia.eus/gazteria
donostia.eus/berdintasuna
943481909 telefono zenbakian

2021/10/01-an argitaratua