Enplegu-eskaintzaren abisurik ez e-mail eta sms bidez

Martxoaren 1etik aurrera

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak jakinarazi behar du, 2023ko martxoaren 1ean hasi eta hurrena abisu arte, ez duela mezu indibidualizaturik bidaliko enplegu-eskaintza deialdi bat ateratzen den bakoitzean.

Izan ere, lanpostu mordo handia eskainiko da orain, enplegua egonkortzeko prozesuak direla eta, eta lanpostu eskaintza bat den bakoitzean email/SMS bat jasoko litzateke.

Hala, profil horretara harpidetutako pertsonen gailu mugikorrek eta posta elektronikoek gainezka ez egiteko, abisu bakar bat bidaliko dugu, aldaketa honen berri emateko.

Enplegu Eskaintzaren webgunean edozein unetan eskuratu ahal izango duzu eskaintza guztiei buruzko informazio eguneratua, interesatzen zaizkizun eskaintzetan izena eman ahal izateko.

2023/02/28-an argitaratua