Isuri Gutxiko Eremua eta Partaidetza

Herritaren partaidetzarako gune, une eta kanalak: egin zure ekarpena

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Isuri Gutxiko Eremua edo IGEa Donostiako 2024-29 Mugikortasun Planaren barruan dauden ekintza ugarietako bat da. IGEa kutsadura-maila handiak isurtzen dituzten ibilgailuen zirkulazioa mugatzen duen hiri-eremua da, airearen kalitatea hobetzeko eta kutsadura murrizteko, donostiarren osasuna hobetuz.




2023ko abenduaren 26an, Gobernu Batzordeak behin-behinean onartu zituen Mugikortasun Plana eta ZBEren proiektua, eta iragarki-oholean argitaratu dira.

Onartutako dokumentu hauek ez dira dokumentu itxiak eta bi proiektuei ekarpenak egiteko garaia zabalik dirau: hauek hobetzeko, herritarrei eta eragileei entzuteko prozesu bat jarri da abian, ikuspuntuak partekatzeko eta elkarrekin hausnartzeko.

Dokumentuei ekarpenak egiteko epea martxoak 12 arte dago zabalik:

- Online Lege abisu eta iragarkien taulan dagoen "Alegazioak aurkeztu" esteka erabilita.
- Presentzialki Udalinfoko bulegoetan


Herritaren partaidetzarako gune eta uneak



Bide horietaz gain, Udalak herritarren partaidetzarako hainbat ekimen eta ekintza antolatu ditu:
  • Mugikortasun Plana: urtarrilaren 22ko astean, hainbat partaidetza-saio egingo dira planaren eremuarekin zerikusia duten hiriko eragileekin, dokumentuaren inguruan ahalik eta ikuspegi askotarikoenak jasotzeko.
  • Isuri Gutxiko Eremua: Urtarrilaren 29tik otsailaren 3ra karpa bat jarriko da Alderdi Ederren, udaletxearen aurrean. Bertan, herritarrek IGEri buruzko informazioa jaso ahal izango dute eta parte hartu ahal izango dute proiektua hobetzeko ekarpenak eginez.

IGE Erakusketa urtarrilaren 29tik otsailak 3 bitarte Alderdi Ederren udaletxearen aurrean jarriko den karpan

  • Urtarrilak 29, astelehena, 16:30-20:00
  • Urtarrilaren 30etik, asteartea, otsailaren 2ra, ostirala arte: 10:00-13:30 eta 16:30-20:00
  • Otsailak 3, larunbata, 10:00-13:30


IGE Herritarrentzat saio irekiak

  • Urtarrilak 29, astelehena: 18:00
  • Urtarrilak 30, asteartea:11:00

IGE Partaidetza tailerrak

  • Urtarrilak 31 asteazkena eta otsailak 1 osteguna: 17.00-20.00

Emaitzak itzultzea



2024ko apirilaren hasieran, herritarren ekarpenak aztertu ondoren, partaidetza-prozesuaren emaitzak itzuliko dira.

Behin betiko onarpena eta ordenantza prestatzeko lanak



2024ko apirilaren amaieran behin betiko dokumentuak onartu ahal izatea aurreikusten da.

Apirila-urria bitartean IGEri buruzko ordenantza sortzeko lanak garatuko dira.

IGEri buruzko informazio gehiago Ingurumen Zuzendaritzaren webgune honetan

2024/01/16-an argitaratua