Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak teklatu digital bat zozketatuko du
Jolas gisa planteatuta, familian osatzeko egokia, jarduerak dantza instrumentuak eta estiloak erakusten ditu, eta bakoitzari buruzko galderak eta erronka txikiak planteatzen ditu.
Jokoa osatzen duten eta aldi berean 2023-24 ikasturterako izena eman duten pertsonen artean, Eskolak teklatu digital egoki bat zozketatuko du, edozein diziplina ikasten laguntzeko tresna gisa.
Zozketan parte hartzeko beraz, lehenik eta behin, 2023-24 ikasturterako Eskolan izena emanda egon beharko duzu. 2023-24 ikasturtean izena eman hemen. Bigarrenik, Eskolak sortutako jarduera interaktiboa burutu beharko duzu. Jarduera burutu hemen. Behin jarduera osatu duzula, inprimaki batetara bideratuko zaizu. Bertan zure datuak jarri eta zozketan parte hartuko duzu.
Zorte on!
2023/05/22-an argitaratua