2021 urteko deialdi bakarreko diru laguntzak irabazi asmorik gabeko entitateentzat

Eskaera epea otsailaren 20tik martxoaren 22ra

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udaleko Gobernu Batzarrak urtarrilaren 26an eta otsailaren 2an onartu ditu 2021eko deialdi bakarreko diru laguntzen oinarriak, eta otsailaren 19ko GAO-n argitaratu da deialdia.  

Eskaera epea otsailaren 20tik martxoaren 22ra izango da



Donostiako Udalak, gizartearen kohesiorako eta herritarren partaidetzarako duten garrantziaz jabeturik, elkarteak eta haien jarduera bultzatzen ditu eta, hala, bere udal atal, eta Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoaren aurrekontuen bidez, diru laguntzak jasotzeko aukera eskaintzen die hiriko taldeei eta irabazi asmorik gabeko beste entitate pribatu batzuei, hainbat arlotan egiten dituzten ekintzak gauzatzen laguntzeko asmoz. Izan ere, talde horien ekimenek donostiarren bizi kalitatea hobetzen laguntzen dute eta, batzuetan, herri erakundeek proposaturiko ekimenen osagarri izaten dira.

Deialdi honetan, ondorengo udal departamentuek eta Donostia Kultura tokiko enpresa erakunde publikoak ematen dituzten laguntzak sartzen dira:
   



ESKABIDEAK AURKEZTEKO OINARRIAK, INPRIMAKIAK, EPEAK...

Diru laguntza deialdia otsailaren 19an GAO-n argitaratu ondoren, hurrengo egunetik hasita martxoaren 22ra arte izango da diru laguntza eskaerak aurkezteko epea

2021eko aurrekontuetan, deialdi honetarako jasotzen diren laguntzetarako izendatutako dirua 1.809.206,77 euro da (1.741.938,62 Udala + 67.268,15 DK).

Oinarriak eta Diru partidak atalez atal:
Garapenerako Lankidetza = 773.748 €
Sentiberatzea eta garapenerako hezkuntza = 331.606,62 €

Diru laguntzei buruzko informazio guztia eta eskaera inprimakiak www.donostia.eus/dirulaguntzak webgunean daude.

Udalean eskaerak aurkezteko bi aukera daude:
  • UdalInfo-ko Bulegoetan, informazioa honako esteka honetan:

http://www.donostia.eus/info/udalinfo/udalinfo_atencion.nsf/voWebContenidosId/NT00000996?OpenDocument&idioma=eus&id=D325225&cat=&doc=D

UDA AURRETIK, EBAZPENAK

Uda baino lehen ebazpenak egiteko egin beharreko pauso guztiak guztion eskuetan daude, elkarte zein udalaren eskuetan. Elkarteen ardura da zuzendaritza karguetako postuak eguneratuak izatea, ogasunean egunean egotea, beharrezkoa den dokumentazioa udalera ekartzea, akatsak garaiz zuzentzea... horrela Udalak uda baino lehen ebazpenak egiteko ahalegin guztiak egin ahal izateko.

DIRU LAGUNTZEN KUDEAKETARAKO GAITASUN IKASTAROAREN MATERIALA

Partaidetza Zerbitzuak Diru Laguntzen kudeaketari buruzko formazio saioak antolatu ditu, eta bertan banatutako materiala udal webgunean argitaratu da www.donostia.eus/partaidetza atarian. Dena den, gogorarazi nahi dugu material horietan agertzen den informazioa orientatiboa dela, eta baliodun erreferentzia bakarra Aldizkari Ofizialean argitaratutako oinarriak eta erakunde bakoitzak emandako informazio direla (Udaletxea, Aldundia, Gizarte Segurantza, Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Errolda...)

2021/02/19-an argitaratua