Eskolak irakasleentzako lan-poltsen behin betiko ebazpena argitaratu du

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak lan-poltsak sortzeko prozesua amaitu eta egiaztapenaren osteko emaitzak argitaratu ditu

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak lankidetza-hitzarmena sinatu zuen Bilbao Musika Tokiko Erakunde Autonomoarekin, irakasleen lan-poltsak modu bateratuan kudeatzeko.


Hitzarmen horren arabera, Bilbao Musikak, Eskola Sustatzaile gisa, Musika eta Dantza Ikastetxeetarako lan-poltsak sortzeko hautaketa-prozedura gauzatzeko beharrezkoak ziren jarduera material edo tekniko guztiak egiteko konpromisoa hartu zuen.


Bilbao Música OALek lan-poltsak sortzeko oinarri arautzaileak onartu eta argitaratu zituen (BAO, 46. zk., 2022ko martxoaren 8koa), eta prozedura amaitu ondoren, erakundearen webgunean argitaratu ditu behin betiko emaitzak: : https://ope.bilbaomusika.eus/contents/opebilbaomusika/Avisos/131_0.pdf

Behin prozedura hori amaituta, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak egiaztatu du zerrenda horietan dauden pertsonek erakunde autonomoko lanpostuetarako eskatutako baldintzak betetzen dituzten, indarrean dagoen Lanpostuen Zerrendaren arabera (LPZren azken aldaketa GAOn argitaratu zen, 94. zenbakian, 2022ko maiatzaren 19an).


Egiaztapen hori egin ondoren, egun Eskolan dauden espezialitateetako zerrendak onartu eta argitaratu dira, Musika eta Dantza Eskolako postuetako baldintzak betetzen dituzten pertsonekin. Zerrenda hauek sortzen diren aldi baterako langile-beharrei erantzuteko erabiliko dira.


Lan-eskaintzak ebazpenean adierazitako lehentasun-ordena errespetatuz esleituko dira eta Donostiako Musika eta Dantza Eskolako lan-poltsak eratzeko eta kudeatzeko irizpideetan ezarritako gainerako irizpideak betez.


Interesatuak berraztertze errekurtsoa aurkeztu diezaioke ebazpena hartu duen organoari berari, hilebeteko epea igaro baino lehen, edota zuzenean Administrazioarekiko Auzietarako Donostiako Epaitegira jo eta han aurkeztu errekurtsoa, bi hilabete baino lehen. Epe horiek Eskolaren iragarki-taulan eta webgunean www.donostiaeskola.eus argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko dira.

Informazio gehiago hemen.

Erlazionatutako dokumentuak

2022/10/06-an argitaratua