Donostiaeskola: Audacity Taller online

Doako Audacity tailerra Donostiako Musika eta Dantza Eskolako ikasle eta irakasleentzat

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

IZEN-EMATEA: https://forms.gle/t5mTviZaxffb2FXw8



Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak, ikasleen musika-ikaskuntza errazteko asmoz eta aurreko tailerrak izandako harrera ona ikusita, 38 ikaslerekin, doako online tailer hau antolatu du, zuzeneko eskolekin eta bideo eta tutoretzekin osatua.


Hasieratik audio edizioaren munduan sartu nahi dutenentzat pentsatutako eta sortutako tailerra da. Pista anitzeko grabazioaren mundua esperimentatzen hasten diren pertsonentzat baliagarria hain zuzen.Tailer honen antolaketa, modularra eta ikasleen adin eta interes desberdinetara egokitua dago.


Audacity Windows, Mac OS X, GNU/Linux eta beste sistema eragile batzuetarako erabilerraza den audio multipista editore eta grabatzailea da, kalitate handiko soinuekin lan egiteko gaitasuna duena. Software librekoa da eta jatorrizko soinuak (mikrofonoa, cassete, bideo baten soinua....) digitalizatu egiten ditu fitxategi digitala sortuz. Behin ordenagailuan dagoenean, zenbait aukera eskeintzen dizkigu:

  • Garbitu,
  • Laburtu,
  • Nahastu,
  • Esportatu: besteak beste OGG, WAV, FLAC, MP3 formatuetara,
  • Irrati programak sortu...
Ikastaroa, Unai Morazak, Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolako soinu eta informatika teknikariak, emango du, martxoak 31, asteartetik aurrera.


Garrantzitsua: Hangouts Meetek emandako saioak grabatu egingo dira, bertaratu ezin izan diren pertsonek erabili ahal izateko, edo geroago beste batzuetan ikusi ahal izateko. Grabatua izan nahi ez baduzu, kamera eta mikrofonoa mute moduan jarri; bestela, berariazko baimena ematen duzu hezkuntza-esparruan erabiltzeko.

Aurkibidea
1. Instalazioa (programa eta osagarriak)
2. Lehen urratsak eta deskribapena
3. Oinarrizko edizioa
4. Esportatzea, inportatzea, bihurtzea

Audacity euskaraz erabiltzeko bi aukera daude: orain arte lehenetsita etorri dena eta Librezale taldeak mantentzen duena, azken hau euskara estandarrean.
Egutegia: asteartetik ostiralera 16:00etan euskaraz eta 17:00etan gaztelaniaz

2020/03/25-an argitaratua