Kontzertuz beteriko astea Eskolan

Apirileko lehen astean egunero emanaldiak eskainiko dituzte Eskolako ikasleek; jarraian topatuko duzue egitaraua.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Apirilean sartu berri gara, eta Eskolako instrumentu ezberdinetako ikasleak prest daude ikasturtean zehar bereganatutako ezagupenak taula gainean erakusteko; hala, aste honetan egunero eskainiko dira emanaldiak, astelehenetik datorren astelehenera bitarte. Emanaldi guztiak doan izango dira, aretoak bete arte. Hauxe da egitaraua:


KLARINETEAK: Klarinete ikasleak emanaldia eskainiko dute apirilaren 4an, 19:00etan, Intxaurrondo Kultur Etxean.(GONBIDAPENAREKIN)



PIANO IKASLEEN ENTZUNALDIA: Laurentino Gomezen ikasleek entzunaldia eskainiko dute apirilaren 5an, 18:00etan, Areto Nagusian (S16).



FLAUTA GOZOAREN LAUKOTEA: Intstrumentu honen ikasleak Eskolako Areto Nagusian izango dira apirilaren 6an, 18:00etan.



KANTUKO IKASLEAK: Be Club aretoak kantuko ikasleak izango ditu apirilaren 6an, 19:00etan.



ESKOLAKO KONBOAK: Apirilaren 7an, 19:00etan, Eskolako Konboak Lugaritz Kultur Etxean bilduko dira emanaldia eskaintzeko.



ATOTXAKO FLAUTISTAK: Eskolako flauta ikasleak San Telmo Museoan izango dira (elizan), apirilaren 7an, 19:00etan.



GAZTE ORKESTRA: Gazte Orkestrako musikariak Intxaurrondo Kultur Etxean izango dira apirilaren 8an, 19:00etan. (GONBIDAPENAREKIN)



TRIKI IKASLEEN ENTZUNALDIA: Trikitixa ikasleak Eskolako Areto Nagusian izango dira apirilaren 8an, 19:30etan.



BIG BAND: Eskolako BIG BAND taldeak kontzertua eskainiko du Jazzaldiaren 57. edizioan, bertako taldeak aukeratzeko emanaldien barruan. Big Band taldeak itxiko du kontzertu-ziklo hau, apirilaren 11n Victoria Eugenia Cluben. Sarrera doakoa izango da aretoa bete arte, eta gonbidapena kontzertuaren egunean bertan jaso ahal izango da 17:00etatik aurrera Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan.

2022/04/04-an argitaratua