Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

Udaletxea morez argiztatuko azaroaren 24 eta 25ean eta Dbuseko autobus guztiek puntu lila eramango dute

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Asteazken honetan, azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren aurkako Nazioarteko Eguna da. Donostiako Udalak bat egiten du, azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko eguna dela-eta, egingo diren ekitaldi guztiekin eta Udaletxea more kolorez argiztatuko da gaur, asteartea, hilak 24, eta bihar, azaroak 25. Asteazken goizean ere Erakunde Adierazpena irakurriko da.

Urte gogorra


Duñike Agirrezabalaga Berdintasun zinegotziak azpimarratu duenez, "Krisiak eta konfinamenduak are gehiago larriagotu dute zoritxarrez emakume askok pairatzen duten egoera, eta haien zaurgarritasuna modu esponentzialean areagotu da. Emakumeentzako arreta-zerbitzu espezifikoek deien eta laguntza-eskaeren gorakada handia erregistratu dute konfinamenduan. Bai Eusko Jaurlaritzako arreta-zerbitzuek, bai aholkularitza juridikoek eta emakumeen etxeetako laguntza psikologikoak lan handia egin dute, baita gizarte-zerbitzuek ere".

Estatuan, 016 telefono zenbakira egindako deiak % 12 igo ziren konfinamenduan, eta, aldi berean, salaketak murriztu egin ziren, hain zuzen ere, etxetik alde egiteko ezintasunagatik. Horrek emakume askoren eta, ondorioz, seme-alaben egoera ahula larriagotzen zuen.

Zehazki, urte honetan, 42 emakume hil ditu indarkeria matxistak Espainian, horietako 2 Euskadin. Urtarriletik urrira, Gipuzkoan hurrengo datuak eman dira:
  • 963 eraso matxista izan dira
  • 7 emakumek daramate eskolta, eta Euskadin 59ra igotzen da kopuru hau

Duñike Agirrezabalagak adierazi duenez, "Indarkeria matxistak gaitz lotsagarria eta arazo soziala izaten jarraitzen du. Ezin dugu inoiz amaitzen ez den tanta-jario batera joan, bikotekideek edo bikotekide ohiek hildako emakumeekin ".

Dbusek ere bat egingo du egunarekin


Beste urte batez, Dbusek bat egiten du Emakumeen Aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunarekin. Eguna asteazkenean, azaroaren 25a, ospatuko da, eta egun horretan Dbuseko autobus guztiek puntu lila eramango dute biolentzia horren aurka gaudela adierazteko. Keinu horrekin Dbusek emakumeak iraindu eta beraien izena zikintzen duen eraso eta portaera ororen aurka dagoela erakutsi nahi du, eta bere ekarpena egin nahi du genero berdintasunaren aldeko borrokan.

Usandizaga Institutuaren Ikasleen kanpaina



Azaroaren 25ean Usandizaga Institutuko Diseinu Grafikoko ikasleekin batera lan egin da sare sozialak eta gazteen lana indartzeko. Beraiek landu eta diseinatu dute kanpaina bat, arreta gazteengan jarri nahi duena, batez ere sare sozialak erabiltzen baitituzte mezuak zabaltzeko eta gizarteratzeko.

Kanpaina hurrengo leku hauetan egongo da ikusgai:
  • Dbuseko telebista
  • Dbuseko autobus geltokietan
  • Sare sozialetan
Pandemiak, hain zuzen ere, besteb jarduera batzuk alde batera uztera behartu gaitu, nahiz eta ikastaroak eta zerbitzuak osasun- eta segurtasun-neurriei dagokien errespetuarekin mantentzen diren.

Ezohiko egoera horren ondorioz, gora egin du emakumeen inskripzioak autodefentsa feministako ikastaroetan. Ikastaro horiek Emakumeen Etxean eskaini ziren, bere jarduerari berrekin ahal izan zionean.

2020/11/25-an argitaratua