Azaroak 27: trafiko aldaketak eta zirkulazio etenak hirian

Eragin nagusienak 8:00etatik 14:00ak artekoak izango dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Azaroaren 27an, Donostiako Maratoia, Maratoi Erdia eta 10 km-tako lasterketa direla-eta, Udalak eta Antolatzaileek, hiriko trafikoan, aparkalekuetan eta garraiobideetan eragingo dituzten aldaketak kontuan hartuta, trafiko antolamendu berezi bat jarri dute martxan. Ezaugarri eta dimentsio handia duen ekitaldi honek hiria ia geldirik egotea behartuko du, goizeko 8:00etatik 14:00ak inguru arte. Lasterketa Amara, Loiola, Erdialdea, Gros eta Antigua auzoetatik igaroko da.

Azaroak 27, lasterketen eguna
Lasterketak Hernani kaletik aterako dira eta Boulevard zumardian amaituko dute. 08:20an irteera emango zaio 10 km-tako probari, maratoia eta maratoi erdiari, aldiz 09:00etan. Azken korrikalaria Boulevardera,14:00ak aldera, iristea aurreikusten da.

Boulevard zumardia 00:00etatik aurrera itxita egongo da eta Hernani kalea, Peñaflorida kaletik, 06:30etik aurrera. Boulevarda 17:00ak aldera arte itxita egongo da desmuntatze lanak egin ahal izateko.

Amara, Loiola, Erdialdea, Gros eta Antiguako bizilagunek ibilgailua erabili behar izanez gero, Mugikortasun agenteen, Udaltzainen eta lasterketaren antolatzaileen aginduak jarraitu beharko dituzte.

Trafiko mozketei dagokionez, esan behar da 8:00etatik aurrera, hiria ekialdetik mendebalderaino zeharkatzeko, GI-20a erabili beharko dela. Hirira sartzeko nahiz irteteko Urumeako autobia une oro irekita egongo dela eta trafikoan aldaketak egingo direla zenbait auzotako sarrera-irteeretan.

Herritarrentzako gomendioak

Udalak eta antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete herritarrei, beren laguntzarengatik. Era berean, gomendatzen dute, alde batetik, hirian garraio publikoa erabiltzea eta, bestetik, kontuan hartzea ibilgailuak mantsoago ibiliko direla hiri barruan; hori dela eta, komeni da garaiz ateratzea.

Trafiko aldaketak eta mozketak Maratoian

Hirira sartzeko trafikoa 8:00etan itxi ondoren, ibilgailuak zein lekutatik sartu eta atera daitezken jakiteko erantsita doan dokumentua kontsultatu daiteke.

TAO

Egoiliarrentzako TAO txartela duten hiritar guztiek, baimena izango dute beraien ibilgailuak Aparkaleku Mugatuko Guneetako edozein sektoreetan aparkatzeko destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan, azaroaren 25etik, ostiraletik, azaroaren 28ra, biak barne.

Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.

Kabinak

Kontxako kabinak itxita daude hobetze lanengatik, urriaren 3tik. Ondarretako kabinak irekita daude eta hau da azaroko ordutegia: 10:00-17:00.

Garraio publikoa

Igandean, azaroaren 27an, 08:00etatik 14:00ak inguru arte, lasterketaren eraginez, aldatu egingo dira hainbat geltoki.
  • Dbus: erabiltzaileek doan bidaiatu ahal izango dute 7:00etatik 13:00etara bitartean, Trintxerpe-Altza-Molinao arteko 38. eta TB6 Ulia-Taxibusa lineak izan ezik.

Taxiak

Kale hauetako geralekuak kenduko dira: Boulevard, Idiakez, Askatasunaren hiribidea, Manterola, Nafarroa hiribidea, Satrustegi, Juan Olasagasti, Errondo Euskotren eta Zuaznabar (9:30ak arte).

Lurpeko aparkalekuak

Lurpeko aparkalekuek aldaketak izango dituzte lasterketan zehar. Erantsitako dokumentuan zehazten da.

Erlazionatutako dokumentuak

2022/11/24-an argitaratua