Kontxako badian dago kokatuta, baina Kontxa hondartzatik bereizita. Batez beste, 600 m luze da, 100 m zabal eta 60.000 m2-ko eremua hartzen du.
Ondarreta hondartzara oinez joateko ez dago inolako arazorik eta herri garraioa eta aparkalekuak ere egokiak dira. Hondartzaren mendebaldeko muturretik abiatzen da Haize-Orrazian amaitzen den pasealekua. Hareazko substratua du eta jende askok eta askok erabiltzen du.