Urteko gainontzeko hilabeteetan: 10:00etatik 17:00etara
Eta udako denboraldia amaituta, urriaren 1a eta maiatzaren 31 bitarte, txakurrak berriro ere hondartzetan sartu ahal izango dira. Hori bai, Gizabideari buruzko Ordenantza kontuan hartuz, txakurren jabeek haien gorozkiak jaso behar dituzte, bai bide publikoetan, bai hondartzetan, eta betebehar hori ez betetzeak 50 eta 200 euro arteko isunak ekar ditzake.