2022ko jaietako kanpaina: jai askeen alde! Indarkeria sexistarik ez!

Bi urteko pandemiaren ondoren jaiak iristearekin batera, Donostiako Udalak, Berdintasun Sailaren bitartez, kanpaina bat antolatu du jai-aldi horietan areagotzen diren eraso matxistak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko. Kanpainak ekainetik abendura arte iraungo du.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Bi urteko pandemiaren ondoren, hasi dira berriz ere festak, eta Donostiako Udalak, Berdintasun Bulegoaren bitartez, eraso sexistak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko kanpaina bat antolatu du, jaietan halako erasoak areagotu egiten direla eta. Kanpainak ekainetik abendura bitartean iraungo du.

Kanpainari buruzko informazio guztia eta materiala: ezezetzda.eus

Aurreikusitako jarduerak:


  • Pankarta berri bat jarri da Easo kaleko horman, eta beste bat jarriko da udaletxean Aste Nagusian.
  • Ekainean, hiri osoan postontzietan banatuko dira jarduera-protokoloa eta hiri osoan dauden zerbitzu publikoen laburpena (89.000 ale). Hainbat jai egunetan jarriko diren informazio puntuetan 10.000 liburuxka espezializatu banatuko dira, neskei (5.000 ale), erasoak eta tratu txarrak saihesteko gomendioekin, eta mutilei (beste 5.000) zuzendutakoak, eraso matxisten aurkako jarrera aktiboa izan dezaten. Material hau San Joan bezperan, Karmengo jaietan, Groseko jaietan eta Jazzaldian banatuko da. Aste Nagusiari, Euskal Jaiei eta Estropadei begira, ere banatuko dira.
  • Ostalaritzaren sektorearekin eta Sagueseko txosnekin elkarlanean jarraitzen da, eta, aurreko urteetan bezala, 1.250 ale banatuko dira indarkeria-kasuen eta eraso matxisten aurrean jarduteko protokoloekin.
  • Era berean, hainbat material eta 100.000 ahozapi banatuko dira kanpainaren leloarekin.
  • DBus-eko pantailetan publizitatea txertatuko da arretarako telefonoekin.
  • Kanpaina osoa sare sozialetan ere egongo da. Mezua zabaldu nahi dugu, gaur egun gazteek sozializatzen duten mundu digitalera iristeko. #festetanereaske eta #noesno traolak sortu dira.

Deskargatzeko materiala:


  • Herritarrei zuzendutako liburuxka, eraso sexistak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko jarraibideekin, eta hiri osoan dauden zerbitzu publikoen laburpenarekin.
  • Ostalaritzako profesionalei zuzendutako liburuxka, indarkeria eta eraso matxistak prebenitzeko eta kasu horietan jarduteko protokoloekin.
  • Neskei zuzendutako liburuxka espezializatua, erasoak eta tratu txarrak saihesteko gomendioak ematen dituena.
  • Mutilei zuzendutako liburuxka espezializatua, eraso matxisten aurkako jarrera aktiboa erakusteko.
  • Hiri osoan dauden arreta telefono eta zerbitzu publikoen laburpen bat duen txartela, eraso edo tratu txarren kasuan horietara jotzeko.

Erlazionatutako dokumentuak

2022/07/14-an argitaratua