Emakundek material eleanitza eta desgaitasunei egokitua zabaldu du

Konfinamendu garaian indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeei zuzendutako informazioa da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak, informazio eguneratua jaso du bere web-orrian, Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek konfinamenduan indarkeria matxistari aurre egiteko martxan dauden baliabide guztiei buruz.

Informazioa euskaraz-gaztelaniaz, frantsesez-arabieraz eta errumanieraz-portugesez argitaratu da. Materiala erraz irakurtzeko irizpideekin sortu da, adimen-urritasuna duten emakumeei ulermena errazteko, eta emakume gorrentzako bideo bat ere egin da, hori guztia hainbat elkarterekin lankidetzan, eta dibertsitate funtzionala duten emakumeengana iristeko helburuarekin.



Material guztiak eskuragarri daude Emakunderen webgunean. Donostiaren kasuan, Emakundek emandako baliabideez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Udalak emandakoak gogorarazten ditugu.

2020/04/08-an argitaratua