Donostian emakumeei zuzendutako informazio eta zerbitzuak osasun alerta garaian

Emakumeen Etxeak eta gizarte zebitzuek arreta eta baliabideak esakintzen jarraituko dute

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
EMAKUMEEN ETXEA

Osasun-alerta dela eta, eta egoera hori mantentzen den bitartean, Donostiako Emakumeen Etxeak honela berrantolatu ditu bere zerbitzuak:
• Telefono bidezko arreta eskainiko da 9: 00etatik 14: 00etara, astelehenetik ostiralera, ohiko zenbakian, hau da, 943483470 zenbakian.

Premiazko kasuetan, honako zerbitzu hauek eskainiko dira: aholkularitza juridikoa, etxeko langileentzako aholkularitza eta laguntza psikologikoa. Zerbitzuetan zita eskatzeko, aurreko zenbakira deitu behar da eta zerbitzua telefonoz eskeiniko da.
• Gainerako ahalduntze-ikastaroak eta -taldeak bertan behera geratuko dira egoera normalizatu arte, nahiz eta talde batzuek urrutiko dinamikei eutsi.

INDARKERIA MATXISTA SUFRITZEN DUTEN EMAKUMEEI ETA HAURREI ZUZENDUTAKO ZERBITZU ETA BALIABIDEAK

Egoera honi aurre egiteko, ohiko telefonoak martxan daude:

- Larrialdi egoera bat bada:

Gizarte Larrialdietako Foru Zerbitzua 943224411(7:00etatik 21:00etara)
SOS DEIAK 112(21:00etatik 7:00etara)
Donostiako udaltzaingoa 092

- Larrialde egoera EZ bada:

Zure auzoko gizarte zerbitzu guneak Gizartekintza - Nora jo dezaket

Ongizateko bulego orokorretara (urdaneta kalea) 943481400
Donostia.eus - Genero Indarkeriaren Biktimei zuzendutako Arreta Programa

GAZTEEI ZUZENDUTAKO ONLINE ZERBITZUA

Egoera larri honetan eta gaztea bazara eta sexu eta sexualitatearen inguruko zalantzak badituzu edota etxeko egoera ez delako ona (harreman toxikoak, indarkeria tratu txarrak, etab) kontaktatu gurekin
Instagrama: Lahia3.0
Email-a: biluzikzerbitzua@hotmail.com

2020/03/27-an argitaratua