“Hitzaren hedapenerako espazio interaktiboa”

"Martx Up!"eko proiektu honek hitzak eta ikusleak elkarlanean jarri nahi ditu euskarazko ikus-entzunezko edukien bitartez

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


X-topiak, Nor dabil basoan eta Donostia ON proiektuen atzetik laugarren eta azken proiektua aurkeztuko dizuegu oraingo honetan: “Hitzaren hedapenerako espazio interaktiboa.

Obraren helburua, ikuslea erdigunean jartzea da eta proiektatuko diren hitzen bitartez interakzioa bilatzea eta sor daitezkeen istorioak bultzatzea.

Honako hauek dira egitasmoaren ezaugarriak egiturari dagokionean:
• hirian instalazioak jarriko dira teknologia berriak erabiliz;
• protagonismoa ikusleei emango zaie eta beraien parte-hartzea sustatuko da;
• instalazioen mamia hitza izango da eta formatu ezberdinetan landuko dute proiekzio animatu gisa erakutsiz;
• erakutsiko diren ikusentzunezkoak euskaraz izango dira;
• instalazio ezberdinak landuko dira; esate baterako. bisitariaren posizioa hautematen duen sentsorea erabiliko da eta era horretan bisitarien mugimendua aztertu eta espazio erreal-birtualean murgilduko dute

Testuak paperetik edo pantailetatik ateraz, beste dimentsio batera eraman nahi dira, edonorentzat eskuragarri den formatu batean, berauen kontsumo azkarra eta, aldi berean, sakona sustatu nahian.

Era horretan, unean uneko esperientzia osatzeko, egileek “euskal new media” eta teknologia berriei ateak ireki nahi dizkiete.

Halaber, espazio interaktibo honen bitartez sorkuntza prozesu bat bultzatu nahi dute egileek eta euskal eszenako edukien zabalkunderako erabilgarria izan daitekeen lan ildoa proposatu eta garatu nahi dute.

2021/03/25-an argitaratua