“NOR DABIL BASOAN”, MARTX UP! Proiektua

Naturarekiko harremana sendotzearen inguruan MARTX UP! egitasmoaren baitan sortutako proiektua

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Nor dabil basoan da MARTX UP! programaren baitan lantzen ari den beste proiektuetako bat; eta izenburuak adierazten duen moduan naturarekiko harremana sendotzeko ahalegina egin nahi da honen bitartez. Lurraren, landareen, zuhaitzen eta klima beraren erritmoak ezagutu eta ulertzeko aukera eskainiz.

Proiektuaren helburuen artean daude Donostiako bioaniztasuna ezagutzea eta bertako zuhaitz, animalia eta landare espezie ohikoenak identifikatzea; arriskuan dauden espezieak identifikatzea; lurraren emankortasun galeraren inguruko hausnarketa egitea; larrialdi klimatikoaren inguruan informatzea; lur eta ur kutsaduraren ondorioez jabetzea eta landa eremuen artifizializazioren inguruan hausnartzea.

Eta horretarako proiektuaren bultzatzaile gazteek Donostiako mendiak, ibai eta ibaiertzak ezagutuz eremu hauetara guztietara bisita gidatuak antolatu nahi dituzte eta haur eta gazteei bizipenetan oinarritutako hezkuntza eskaini.

Beraiek diotenez “ingurumen heziketaren baitan ikuspegi ezberdin asko daude eta kasu honetan Hezkuntza Agroekologikoaren ildoari heldu nahi diote; naturarekiko harremana birpentsatze horretan lehen sektoreari garrantzia eman eta gazteengan baso eta mendiaren kudeaketak gure gizartean duen eraginaz ohartaraziz.
Gaur egungo larrialdi klimatiko honen aurrean gure bizitza ereduari erreparatu eta gure bizilekua den lurra errespetatzeko beharra balorean jarri nahi dute eta “ezagutzen dugun hori zaintzearen garrantzia” nabarmendu.

2021/02/26-an argitaratua