Musika Zineman kontzertua Victoria Eugenia Antzokian

Emanaldia maiatzaren 17an izango da asteartea, 19:00etan.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Datorren ikasturterako matrikulazio kanpainaren hasierarekin bat eginez, Eskolak musika irakasle zein ikasleentzat oso berezia den kontzertu bat eskainiko du, aspaldi prestatzen aritutakoa baina pandemiaren ondorioz orain arte estreinatu ezin izan dena: Musika Zineman. Adin guztietako jendeari zuzendutako kontzertu-ikuskizuna da, non musikak zineman duen garrantzia azalduko den. Bertan, galako aurkezlea zinema-zuzendari handi batekin elkarrizketatuko da, konpositore sarituenak ezagutuko dituena, eta musikagileek beren filmetako soinu bandan erabiltzen dituzten baliabideak azalduko dizkio, adibide oso praktikoekin.

Emanaldia maiatzaren 17an izango da asteartea, 19:00etan, Victoria Eugenia Antzokian; sarrera doan izango da, eta gonbidapenak antzokiko lehiatilan izango dira eskuragarri maiatzaren 11etik aurrera. 11:30etik aurrera jaso ahal izango dira, pertsona bakoitzeko 4 gehienez.

2022/05/02-an argitaratua