Martxoak 5: trafiko mozketak

Lilatoia Erdialdetik eta Grosetik igaroko da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Igande honetan, martxoaren 5ean, Lilatoiaren 33. edizioa egingo da Donostian. Lasterketa Erdigunetik eta Grosetik igaroko da eta honek trafiko aldaketa batzuk ekarriko ditu hirian. Lasterketa 10:30ean hasiko da Boulevardean.

Eraginak

  • Boulevarda 7:15ean, gutxi gorabehera, itxi egingo da helmuga prestatzeko eta 12:30ak aldera irekiko da.
  • 10:20ean ibilbideko kaleak moztuko dira eta lasterketa pasa ahala irekitzen joango dira.
  • 12:30ak aldera hiriak normaltasuna berreskuratuko du.

Ibilbidea

Boulevard (irteera) - Hernani kalea - Askatasunaren hiribidea - Urbieta kalea - Prim- San Martín- Foruen pasealekua - Espainia plaza - Argentinako Errepublikaren Pasealekua - Kursaal zubia - Zurriola hiribidea - Nafarroa hiribidea - Rodil - Nafarroa hiribidea - Zurriola hiribidea - Kursaal zubia - Erregina Erregeordearen Kalea - Boulevard (helmuga).

Garraio publikoa

Dbus, Ekialdebus, Lurraldebus, Renfe

2023/03/02-an argitaratua