Lilatoiaren 33. edizioa aurkeztu da

6.000 emakumek parte hartuko dute martxoaren 5ean ospatuko den orainarteko ediziorik jendetsuenean

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Joan den ostiralean aurkeztu zen udaletxean, Atlético San Sebastián Elkarteak antolatutako Lilatoiaren 33. edizioa.
  • Lasterketa herrikoia igande honetan, martxoaren 5ean, izango da, 10:30ean Boulevardetik abiatuta.
  • 6.000 emakumek parte hartuko dute 5 kilometroko orain arteko lasterketarik jendetsuenean.
  • Parte-hartzaileek dutxa zerbitzua izango dute Paco Yoldi Kiroldegian eta Belodromoan.
  • Kontsigna zerbitzuak 9:00-12:00 Gipuzkoa plazan

Egitaraua

  • 09:40 Zumba beroketa saioa Boulevardean
  • 10:25 Handbike irteera
  • 10:30 Lasterketa irteera
  • 11:30 Sari banaketa Emakumeen Etxeko batukadarekin Alderdiederren
  • 12:30 Lila Pote


Informazio gehiago: Lilatoia.es





2023/02/27-an argitaratua