San Sebastian eguna ospatzeko online jolasak martxan

Danborradari buruzuko eskape-jolasa, Danbor Nagusiaren aginte makila bilatzeko ariketa eta Donostiako Martxa jotzeko partitura sorta eskura jarri ditu Eskolak.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Danborrada - Online jolasak

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak hiru online jolas jarri ditu martxan, San Sebastian egunaren harira ondo pasa eta hiriko musika apur bat hobeto ezagutzeko helburuarekin. Hala, aurten koronabirusak eragindako osasun-krisiaren ondorioz danborradarik egongo ez bada ere, donostiarrek etxean entzun eta gozatu ahal izango dute Sarriegiren martxa. Horrekin batera, danborrada oinarri duen eskape-jolasarekin ondo pasa eta Danbora Nagusiari bere aginte makila bilatzen lagunduko dion ariketarekin hainbat misio burutu ahalko dira. Jarraian, hiru jolasen inguruko informazioa topatuko duzue, jolasetan sartzeko estekarekin batera:

DANBORRADARI BURUZKO ESKAPE-JOLASA:
Danbor Nagusia izan nahi duzu? Danborradako kantak ondo ezagutzen dituzula egiaztatu ahalko duzu eskape-jolas honekin! Horretarako, jolasean agertuko diren misio guztiak bete beharko dituzu; misioak zuzen betetzen badituzu, danborradako Danbor Nagusia bilakatuko zara!

>>SARTU JOLASEAN<<
Misioak: 1. Asmatu kanta 2. Kanten zatiak ordenatu 3. Erritmoak jarri 4. Marra banatzaileak jarri



DANBOR NAGUSIAREN AGINTE MAKILAREN BILA:
Lagundu mesedez! Danborradako Danbor Nagusiari aginte makila lapurtu diote; makila berreskuratzeko, hainbat misio burutu beharko dituzu. Misio bakoitza betetzerakoan zenbaki bat jasoko duzu; misio guztiak bete eta gero, jasotako zenbakiak elkartuta, makila berreskuratzeko ezinbestekoa den kodea lortuko duzu. Lagunduko al diozu?

>>SARTU JOLASEAN<<
Danbor nagusiaren aginte-makilaren bila

DONOSTIAKO MARTXA DENONTZAT:
Raimundo Sarriegiren martxa jo nahi duzu? Berdin dio klarinetea, txistua, gitarra, tronpa, pianoa... edo bestelako instrumenturen bat jotzen duzun. Plataforma honetan sartzen bazara, Donostiako martxa zure instrumentuarekin jotzeko partitura eskuratu ahal izango duzu. Probatzera ausartuko zara?

>>SARTU JOLASEAN<<
Donostiako Martxa Denontzat

2022/01/12-an argitaratua