2017ko Berotegi Efektuko Gasen Udal Inbentarioa: datu esanguratsuenak

Txosten osoa albistean aurkituko duzue

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


2017ko Berotegi Efektuko Gasen Udal Inbentarioak datu esanguratsuak dakartza Donostiako egoerari buruz eta horri aurre egiteko ezartzen ari diren neurriei buruz.

Ekologiako zinegotzi Enrique Ramosek adierazi duenez, “inbentarioan jasotakoaren arabera, 2017an 857 kilotona CO2 isuri ziren Donostian, industriak isuritakoa kontuan hartu gabe. Horrek esan nahi du donostiar bakoitzak 4,6 tona sortu zituela urte horretan”.

Hain zuzen, Ramosek aurkeztu ditu Berotegi Efektuko Gasen Udal Inbentarioko datuak, eta, gogorarazi duenez, “hiriek oso zeregin garrantzitsua dute klima aldaketaren aurkako borrokan; izan ere, tokiko eskalan egiten dira planeta berotzea eragiten duten isuri asko. Duela hamarkada bat baino gehiago ari da Donostia planak diseinatzen eta ekintzak egiten, isuri horiek gutxitzeko eta klima aldaketak eragin ditzakeen inpaktuetara egokitzeko.
2017ko Berotegi Efektuko Gasen Udal Inbentarioaren txosten osoa

Erlazionatutako dokumentuak

2019/10/16-an argitaratua